id stringlengths 1 5 | url stringlengths 31 101 | title stringlengths 1 57 | text stringlengths 26 167k |
|---|---|---|---|
5395 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Tibet | Tibet | Tibet (, Lhasako dialektoan pö ahoskatua) Himalaiako eskualde zabala da, hiru esparru geografiko adierazteko erabiltzen dena:
Himalaia iparraldeko goi-ordokia da, erdi-basamortu klimakoa. Itsasmailatik 3.000 metrotik gora dagoenez, "munduko sabaia" deitzen zaio.
Tibetarrak bizi diren lurralde osoa da. Tibeteraz mintzatzea, ohitura bereziak eta, batez ere, budismoaren aldaera bat (vajrayâna) tibetar kulturaren ezaugarri nagusiak dira. Amdo, Khan eta Erdialdeko Tibet eskualdeetan banatzen da. Tibeteko 2.840.000 biztanleetatik, 1.700.000 mintzatzen dira tibeteraz.
Tibeteko eskualde autonomoa, Txinako eskualde administratiboa (tibeteraz, Bod rang skyong ljong eta txineraz, 西藏自治区, Xizang Zizhiqu). Autonomia berezia du, Xinjiang edo Txinatar Turkestan eta Barne Mongolia bezala.
Hiriburua Lhasa hiria da.
Geografia
Orografia eta hidrografia
Tibeteko lurraldea goi-ordoki bat da, mendi garaiez inguratua. Tibeteko garaiera 3.000 m-tik gorakoa da lurraldeko leku guztietan, eta askotan 4.000 m-tik gorakoa. Iparraldeko goi-ordokiak (Byang-thang) 1.300 km hartzen ditu mendebaletik ekialdera eta 4.600 m-ko garaiera du. Iparraldean Kuen Lun mendiak ditu (6.000 m inguru); mendebaleko eta hegoaldeko mugan, berriz, Himalaia mendiak; horietako bat da Everest mendia (8.848 m), Tibeten eta Nepalen arteko mugan; ekialdean Trans-Himalaia mendiak ditu, 6.000 m ingurukoak. Bi mendikate horien artean Brahmaputra ibaia igarotzen da, Tibeteko hegoaldea zeharkatu ondoren, mendien artetik igaro eta Indian barrena abiatzen dena. Iparraldean eta erdialdean ez da ibairik, baina badira aintzira handiak. Tibeteko mendietan munduko ibairik handienetako batzuk sortzen dira: Indus, Brahmaputra, Yangtze, Huang Ho, Mekong, Saluen eta Tarim ibaiak. Horietatik Brahmaputra da Tibeteko lurraldeak igarotzen dituen bakarra.
Klima eta landaredia
Lehorra da oro har, eta hezetasun txikia du, Himalaia mendi garaiek oztopo egiten baitiete hegoaldeko montzoi haizeei eta haiek ekartzen dituzten euriei. Tenperatura hotza izaten da mendialdean (5.500 m ingurutik gora elurra urte osoan) eta epelagoa ibarretan. Hiriburuan adibidez (3.600 m) batez beste 0 °C inguru izaten dira neguan eta 17 °C udan. Tenperatura aldaketa handiak izaten dira egunean zehar, goizak eta gauak oso hotzak baitira. Bestalde haize hotz eta lehorrari esker labore aleak luze irauten dute (50-60 urte) biltegietan eta ez da izaten izurriterik. Eguraldia dela eta mendietan eta iparraldeko eta erdialdeko goi-ordokietan artzain nomadak besterik ez dira bizi. Brahmaputraren arroan klima epelagoa da eta laboreak lantzen dira horri esker.
Historia
Tibeteko lurraldea nazio batua zen III. mendean, budismoaren hedapena hasi zenean. Handik aurrera printzerri txikietan banatu zen, eta 1247an mongolen erasoak jasan zituen. Bitarte horretan budismo lamaista nagusitu zen. Lehenengo dalai-lamak (XIV-XV. mendeen bitartean) erlijio aginpidea zuen soilik, baina ondorengoek gero eta aginpide handiagoa bereganatu zuten, eta 1642an Dalai Lama Tibeteko gobernuaren buru izendatua izan zen. 1950. urtea arte Tibetek ez zuen ia harremanik izan kanpoko herrialdeekin. Urte horretan, Txinako Herri Errepublikak hartu zuen lurraldea. Tibetarrak Txinaren mende egon ziren handik aurrera; txinatarrek aitonen semeei eta elizari lurrak kendu zizkieten, nekazaritza kolektiboa antolatu zuten eta budismoa debekatu zuten. Matxinada ugariren ondoren, 1959an Tenzin Gyatso dalai-lamak Indiara ihes egin behar izan zuen, eta txinatarrek antolatu zuten lurraldeko ekonomia eta politika. Gaur egun Txinako lurralde autonomoa da, baina txinatarren aurkako erresistentzia higikundeak badira oraindik ere.
Biztanleak
Tibeteko biztanle gehienak etnia berekoak dira eta hizkuntza bera erabiltzen dute: tibetera. 4.000.000 inguru dira, Txinako beste lurraldeetan bizi direnak kontuan hartuta, eta beste 2.000.000 inguru gehiago dira Bhutanen, Indian, Nepaleko iparraldean, Jammun eta Kaxmirren bizi direnak. 1959. urtea arte biztanleen % 20 apaizen taldeko kideak ziren (1960an, 2.400 monasterio zeuden eta 100.000 fraide edo moja; 1979an, txinatarren erasoen ondoren, 12 monasterio eta 2.000 fraide edo moja besterik ez). Monasterioak ikasteko leku nagusiak izan ziren.
Ekonomia
Artzaintza, nekazaritza eta basogintza dira Tibeteko ekonomiaren oinarri nagusiak. Merkataritzak, eskulangintzak, administrazioak eta erlijio egiturak ere garrantzi handia dute. Gizartearen antolamenduaren oinarria kastak dira, baina ez Indian duten egitura itxiarekin; bestetik, goi mailako kastak badiren arren, biztanle gehienak nekazariak dira. Nekazaritza (garagarra, koltza, patata, azenarioa-eta) eta abere hazkuntza (jaka, ahuntzak eta ardiak) ekonomia jarduera nagusiak dira. Mea ugari dagoen arren lurraldearen orografiak ez du erraztasunik ematen gaiak ateratzeko. 1951 arte komunikabideak oso urriak eta desegokiak ziren; tibetar gehienak oinez, zamariz edo ibai-ontziz ibiltzen ziren; urte horretan hasi ziren txinatarrak autoz ibiltzeko lehenengo errepideak egiten.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Tibet lurralde autonomoa.
Kanpo estekak
Erdialdeko Asia
Txinako eskualdeak
Ekialdeko Asia |
17190 | https://eu.wikipedia.org/wiki/K.a.%20198 | K.a. 198 | K.a. II. mendearen taula (K.a. III. mende | K.a. II. mende | K.a. I. mende)
K.a. 210ko hamarkada | K.a. 200ko hamarkada | K.a. 190ko hamarkada | K.a. 180ko hamarkada | K.a. 170ko hamarkada
K.a. 203 | K.a. 202 | K.a. 201 | K.a. 200 | K.a. 199 | K.a. 198 | K.a. 197 | K.a. 196 | K.a. 195 | K.a. 194 | K.a. 193
Gertaerak
Jaiotzak
Heriotzak
Kanpo estekak
K.a. II. mendea |
14427 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Perkusio%20instrumentu | Perkusio instrumentu | Perkusio instrumentuak instrumentua joz soinua sortzen duten musika-tresnak dira. Perkusiozko musika tresnen artean, tinbalak, dunbalak, txalaparta, panderoa eta danborrak daude.
Bateria ere instrumentu bat da
Banaketa
Perkusiozko instrumentuak bi taldeetan banatuta daude:
Altuera zehatzako instrumentuak. Nota identifikagarriak sortzen dituztenak, hots, bere soinu altuera zahatza dutenak dira.
Altuera ez zehatzako instrumentuk. Nota ez identifikagarriak sortzen dituztenak.
Instrumentuak
Kanpo estekak
Perkusiozko musika tresnak
Perkusio instrumentuak
Instrumentu familiak |
14092 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Gasteizko%20mendiak%20%28mendilerroa%29 | Gasteizko mendiak (mendilerroa) | Gasteizko mendiak Gasteizko kuadrillaren eta Trebiñuko konderriaren artean dagoen mendilerroa da.
Mendien izenen zerrenda
Hauek dira mendilerroaren 3 tontor altuenak:
Kapildui, 1.177 m (Araba)
Butxisolo, 1.146 m (Trebiñuko konderria)
Indiagana, 1.101 m (Araba)
Kapildui, 1.177 m (Araba)
Butxisolo, 1.146 m (Trebiñuko konderria)
Indiagana, 1.101 m (Araba)
Elabe, 1.068 m (Araba)
Santa Pezarra, 1.068 m (Araba)
Arbozu, 1.063 m (Araba)
Itxogana, 1.063 m (Araba)
Arraialde, 1.049 m (Araba)
Zalbizkar, 1.046 m (Trebiñuko konderria eta Araba arteko mugan)
Lete, 1.042 m (Araba)
Galartza, 1.039 m (Araba)
Pagogan, 1.029 m (Trebiñuko konderria)
Peña del Silo, 1.018 m (Araba)
Zarmendi, 1.006 m (Araba)
Arrieta edo Cuervo, 1.001 m (Trebiñuko konderria eta Araba arteko mugan)
Pico de Izartza, 997 m (Araba)
Zaldiaran, 978 m (Araba)
Bustuko gana, 978 m (Trebiñuko konderria)
Landarraga, 963 m (Trebiñuko konderria)
Gortzeta, 949 m (Trebiñuko konderria)
San Miguel, 943 m (Trebiñuko konderria)
Los Altos, 925 m (Araba)
Areatza edo Rostela, 914 m (Trebiñuko konderria)
Basagana, 909 m (Araba)
Bilboreta, 903 m (Trebiñuko konderria)
Karasta, 903 m (Trebiñuko konderria)
Kastañarri, 903 m (Araba)
Askorri, 895 m (Trebiñuko konderria)
Peña Arrate, 893 m (Trebiñuko konderria)
Almurrain, 881 m (Araba)
Bardal, 868 m (Araba)
Espinal 857 m (Araba)
Askartzakoa, 855 m (Araba)
Lendiz edo Lendizgana, 848 m (Araba)
Beolarra 845 m (Araba)
Mendigurena, 843 m (Araba)
Eskibiloste, 842 m (Araba)
Saimendi, 838 m (Araba)
San Kiliz, 836 m (Araba)
Telleramendi, 819 m (Araba)
Eskibelgo atxa, 816 m (Araba)
Castillo Grande, 806 m (Trebiñuko konderria)
Alto de la Cruz, 793 m (Araba)
Galbarreta, 793 m (Araba)
Gometiza, 789 m (Trebiñuko konderria)
Bostuia, 781 m (Trebiñuko konderria)
Pikozorrotz, 768 m (Araba)
Cerro de Las Raposeras 756 m (Araba)
Garaia, 754 m (Trebiñuko konderria)
Egaña, 749 m (Araba)
Santuste, 746 m (Trebiñuko konderria)
Urretxukomendi, 744 m (Araba)
Barlas, 738 m (Araba)
Kruzizabala, 736 m (Trebiñuko konderria)
Santakuruzgana, 709 m (Araba)
Basotxo, 699 m (Araba)
San Miguel, 698 m (Trebiñuko konderria)
Jaundonemikela, 688 m (Araba)
Cerro del Castillo, 688 m (Trebiñuko konderria)
Cerro Blanco, 657 m (Trebiñuko konderria)
Arkatxa, 644 m (Araba)
Cerro de la Ermita, 641 m (Trebiñuko konderria)
Cerro de Estibaliz, 611 m (Araba)
Durruma, 571 m (Araba)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Euskal Herriko mendilerroen zerrenda
Arabako mendien zerrenda
Kanpo estekak
Gasteizko mendiak (mendilerroa) |
2731 | https://eu.wikipedia.org/wiki/1404 | 1404 |
Gertaerak
Jaiotzak
Otsailaren 8a - Konstantino XI.a, azken bizantziar enperadorea (h. 1453).
Otsailaren 14a - Leon Battista Alberti, humanista, apaiz, poeta, hizkuntzalari, filosofo eta arkitekto italiarra (h. 1472).
Ekaina - Murad II.a, otomandar sultana (h. 1451).
Heriotzak
Apirilaren 27a - Filipe II.a Borgoinakoa, Borgoinako dukea (j. 1342).
Urriaren 1a - Bonifazio IX.a, Aita santua (j. c. 1350).
Kanpo estekak |
8366 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Gorza | Gorza | Gorza Euskal Herriko udalerri konposatu bat da, Gorza, Igari eta Erripalda herriek osatuta, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 72,9 kilometrora. Altuera 635 eta 1187 metro artekoa da, eta 26,84 km²-ko azalera hartzen du. biztanle zituen.
Udalerri hau Gorza, Itzalle eta Erripalda terminoen bat-egitetik sortu zen, arrazoi demografikoek eraginda, arrazoi historikoek edo politikoek baino gehiago. Lehengo bi herriek, kontzeju estatusaren pean, eta hirugarrena etxaldekoaren, beren domeinuak mantentzen dituzte, baina udalerriaren menpe geratzen dira.
Zaraitzu ibaxan kokatuta da, Atabea kiñoian. Bertako biztanleak gorztarrak, igaritarrak eta erripaldarrak dira. Udaletxea Gorza kontzejuan da.
Izena
Gorza toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
gaztelaniaz: Güesa
nafar erromantzez edo aragoieraz: Güesa
Udalerriak Gorza izena hartzen du, berau osatzen duten kontzejuetako bat.
Etimologia
Gorza edo Güesa (erromantze) jatorri zalantzagarriko euskal toponimoa da. Patxi Salaberrik "lur gogorreko lekua" proposatzen du (gor -"gogor"- + tza -atzizki lokatiboa-). Mikel Belaskok uste du izena ezin dela Zangoza izenarekin alderatu, non -oz(a) atzizkiak euskaraz eta -ues(a) atzizkiak erromantzez (Sangüesa) agertzen diren. Hori horrela da Güesa izenaren euskal izena ez delako Goza, Gorza baizik. Hala ere, erromantze modua azaltzeko, beharrezkoa da euskal hiztunek erabili bide zuten Gosa dokumentatutik abiatzea. Hau da, modu primitiboan: Gorza, gaur egun zaraitzuarren eta duela gutxi arte Bidankoze kontserbatzen dena, Gosa euskal aldaera ere lortzen da (-rz- > -s- eboluzio fonetikoa aski ezaguna da euskaraz), eta modu horretan erromantze diptongazioak eragiten du.
Ezaugarriak
Armarria
Udalerriko herrietako armarria Zaraitzuko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:
Bandera
Udalerriko herrietako bandera Zaraitzuko bandera da. Armarria, gainean kasket bat eta bi aldeetan lanbrekinak dituela irudikatzen da, baita azpian "Azkenean konta" goiburua duela ere. Bandera honek Zaraitzuko armarri eskuinerantz biratzea dauka San Andresen gurutze gorri baten gainean, hiruki berdez inguratua. Bandera hau bera da Zaraitzu osatzen duten herri guztientzat, Otsagabiarentzat izan ezik; izan ere, herri honek bandera bera erabiltzen du, baina hiruki urdinak ditu.
Geografia
Gorza Zaraitzu ibaxan barruan dago. Ibar hau Pirinioetako ibarra da, Aezkoa eta Erronkaribar ibarren artean. Ibarra zeharkatzen du Zaraitzu ibaiak, Irati ibaiaren adarrak.
Mugakideak
Inguru naturala eta kokapena
Iruñea Nafarroako hiriburutik 73 kilometrora kokatzen da Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean eta Zaraitzu ibaxan, Pirinioetatik gertu. Herria NA-178 errepideak zeharkatzen du bai eta, iparraldetik hegoaldera, Zaraitzu ibaiak ere. Aretako mendilerroak herria mugatzen du mendebaldean, Erremendia eta Beiegu ttonttorrak tartean.
Klima eta landaredia
Gorzaren behealdeko guneetan, mediterraneoaren antzeko klima dago, eta gune altuetan, atlantiar motako klima. Oro har, bi klimak nahasten diren arren, batez besteko tenperatura aldakorra da puntu batetik bestera, 6º eta 10º bitartekoa. Prezipitazioa, berriz, 900 eta 1200mm ingurukoa da, eta urteroko egun euritsuak 115 dira, batez beste.
Jatorrizko landaredia pinu basatiek osatzen dute, basoen azaleraren %51,6. Basoak, oro har, udalerriaren ekialdean daude, eta pinuez gain, haritzak eta pagoak ere badaude, azken bi espezie hauek, gunerik euritsuenetan kokatzen dira. Birlandatutako espezieen artean, haritz amerikarra eta Austriako pinu beltza daude.
Estazio meteorologikoak
Zaraitzun dagoen Ezpartza udalerrian, itsasoaren mailatik 695 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.
Banaketa
Gorza udalerriak 2 kontzeju ditu:
Gorza (udalburua)
Igari
Gainera, udalerrian leku bat dago:
Erripalda
Historia
Udalerria 1846an sortu zen, Zaraitzu ibaxa banakako udalerrietan banatu ondoren. Hala ere, Atabea kiñoiak, Espartza izan ezik, hiru udaletan bildu ziren: Sartze, Gorza eta Galoze. Hori arrazoi demografikoengatik egin zen, ez historikoengatik, ez administratiboengatik, eta, beraz, Gorza eta Igari "Gorza" udalerriari atxikita geratu ziren kontzeju gisa, eta Erripalda etxalde gisa.
Demografia
biztanle zituen Gorzak.
Ekonomia
Gorzako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Lurren ehuneko bera abelburuak elikatzeko larretarako erabiltzen da. Basogintzak ere garrantzia handia izan du historikoki, ibaxako beste udalerrietan bezala. Gaur egun, herriko basoetan pinuak daude batez ere.
Politika
Gorzako udaletxea erdigunean dago, eta idazkaria, era berean, Galozeko, Sartzeko eta Espartzako Udaletako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta bi zinegotziak osatzen dute. Egungo alkatea Luis Antonio Iriarte Rekalde da, Gorzako Talde Independentea hautagai gisa aurkeztu zena.
Hauteskundeak
Udal hauteskundeak
Foru hauteskundeak
Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
Udala
Udalaren egoitza eta udaletxea Gorza kontzejuan dago.
Egungo banaketa
Gorzako Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Luis Antonio Iriarte Rekalde da, Gorzako Talde Independentea zerrendakoa. Zinegotziak 2 daude:
Juan Antonio Larranbe Arrese (Gorzako Talde Independentea)
Juana Maria Orotz Mendibe (Gorzako Talde Independentea)
Alkateak
1979tik, Gorzak 3 alkate izan ditu:
Garraioa
Nafarroako Autobus Konpainiak Zaraitzu Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri eta Iruñea
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Zaraitzuko herri guztiak sailkatu zituen, ekialdeko behe-nafarrera euskalkian, hegoaldeko Pirinio ibarretik bakarra.
Koldo Zuazok, 2010ean, Zaraitzuk atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Zaraitzuera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Zaraitzuko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, 2 zaraitzuerazko euskaldun behintzat baziren Otsagabian eta Jaurrietan, 93 eta 86 urtekoak.
Janzkera
Ohiko janzkerari dagokionez, Zaraitzu ibaxak adierazpen aberatsa du, kanpoko modismoen eraginei aurre egin dien nortasun errotua transmititzen duena. Jantzi horietako batzuk egun seinalatuetan ikusten dira oraindik, jaiak, erromeriak eta beste ekitaldi batzuk direla eta. Nafarroako artxiboan dagoen 1817. urteko dokumentu baten arabera, Zaraitzu ibaxako bizilagunak eta bertakoak beren jantziagatik bereizten ziren. Oihal horiek beraiek egiten zituzten beren aziendaren artilearekin, eta beren etxeetan garbitzen, iruten eta ehuntzen zituzten. Oihalezko piezak, gero, batanatuak, ehunduak eta tindatuak izaten ziren. Haiek ebaki, josi eta egiten zituzten arropak.
Apretagileak
1860tik aurrera, Erronkaribar eta Zaraitzu ibarretako neskek Zuberoako Maulera bidaiatzen zuten abarketaren sasoia lantzeko. Lana gogorra zen. Urtez urte udazkenetik udaberrira arte lan egiten zuten, eta horregatik ziren ezagunak "enarak" bezala. Abarketaren merkatuak garai oso bat markatu zuen Maule-Lextarreko ekonomian, eta ibar horien emigrazioak biztanleria nabarmen handitu zuen. Apretagile batzuk 14 urterekin joaten ziren beren adinari buruz gezurretan lan egitera.
Maulera iristean, etxe beretan bizi ohi ziren, eta etxejabeei ordaindu egiten zieten lo egin eta jateagatik. Denek partekatzen zuten lehen platera, bigarrena neskek erosi behar zuten. Bertakoekin euskaraz komunikatzen ziren, euskalkiak nahiko antzekoak baitira. Tailerretan, bakoitzak lan bat egiten zuen. Batzuek oihala josten zuten, beste batzuek soka jartzen zuten, etab. Bizi zuenak dioenez, batzuetan besoetako minagatik ezin zuten lorik egin, egunean zehar egindako ahaleginagatik.
Gertaera bitxi eta garratzak gertatu dira abarketen inguruan. Eaurtar batek dioenez, urtebetez, nesketako batzuk Gabonak pasatzeko itzultzea erabaki zuten, baina ez ziren Jaurrietara iritsi, ezta Maulera itzuli ere. Handik irten eta ez ziren hona iritsi. Abodi mendilerroa, elur-ekaitz batekin, oztopo fisiko gaindiezina da. Udaberrian, elurra joan zenean, hilda agertu ziren denak Abodin, Paso Zabalean, eskutik helduta.
Tradizioak
Ogi bedeinkatuaren tradizioa, Zaraitzun, antzina-antzinakoa da, eta oraindik bizirik dirau ibaxako herri batzuetan (Otsagabia, Ezpartza, Jaurrieta, Ezkaroze, Orontze, etab.). Igandero, herriko familia batek eramaten du ogia xerratan moztuta igandeko mezara. Ogia, herriko etxe bakoitzetik astero txandakatzen joango den egurrezko artesa batean lekualdatzen da. Ogi hau mezaren sagaratzean bedeinkatzen da eta honen ondoren fededun bakoitzari banatzen zaio. Duela urte gutxi arte, Otsagabian, ogia gizonei bakarrik banatzen zitzaien, baina udalaren erabaki batek tradizioa aldatzea eragin zuen eta, gaur egun, gizonen eta emakumeen artean banatzen da. Ogia sagaratu ondoren, salacenkoek ekitaldiari buruzko abesti bat abesten dute. Ohitura da, halaber, ogi honen zati bat etxe bakoitzera eramatea. Entregatzeko unean, honela zioen bere artean: "Bakea eta ogia izan itzazu urte osorako".
Hildakoen argia duela urte gutxi arte mantendu den tradizioa da, ibaxako herrietan. Zaraitzuar baten hileta-egunean, familiak maindire zuri bat jartzen zuen elizaren albo batean. Bere gainean argizaiolak jartzen ziren, handiak eta txikiak. Argizari horiek oihal beltz batean bildutako egur zati bat -hildakoa heldua bazen behintzat- edo zuria -hildakoa haurra bazen ere- ziren, argizarizko kordoia biltzen zuena. Heriotzaren hurrengo urtean, senide batek egunero eraman behar zuen mezatara argizari txikia. Gantzudura Santuaren garaian ere, gaixoaren senide hurbilenek hildakoen argizaria edo argia eraman behar zuten.
Jaiak
Igariko Done Bikendiko xeiek, uztailaren azken asteburuan
Gorzako Done Eztebeko xeiek, abuztuaren lehengo asteburuan
Ondasun nabarmenak
Erripaldako jauregia, Erdi Aroko jauregia.
Gorzako Done Eztebe eliza, XIV. mendean eraikitako kristiau eliza, gotiko estiloan.
Gorzako zubia, Zaraitzu ibaiaren gaineko zubia, Erdi Aroan eraikita.
Igariko Done Bikendi eliza, XIII. mendean eraikitako kristiau eliza, erromaniko estiloan.
Igariko monasterioa, IX. mendeko monasterio zaharra.
Irudiak
Oharrak
Erreferentziak
Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. .
Ikus, gainera
Pirinioak
Zangozako merindadea
Nafarroa Garaia
Kanpo estekak
Gorza |
18574 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Azanuy-Alins | Azanuy-Alins | Azanuy-Alins gaztelaniaz, Zanui-Alins aragoieraz edo Sanui i Alins katalanaz Huescako udalerria da.
Ikus, gainera
Huescako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak |
9945 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Inauteri | Inauteri | Inauteria, halaber inautea, aratustea (Bizk.), ihauteria (Ipar.) edo ihautea (Ipar.), bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen duen jaia da, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan. Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira, baraua eta beste zenbait gabetze dakartzan Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.
Jaiaren izenak eta etimologia
Inauteriak ospatzen diren herrialdeetako hizkuntza gehienetan izendatzeko gehien erabiltzen den terminoa carnaval/carneval/carnival da, kristautasunaren inauterien ondorengo Garizuman haragia jateko debeku erlijiosoarekin loturik. Batzuen arabera, antzinako erromatarrek Isis jainkosaren omenez egiten zuten carrus navalis izeneko desfiletik dator, erromatar jatorriaren hipotesia indartuz horrela. Egun, ordea, carne levamen edo carnisprivium Erdi Aroko latinezko adierazpenen jatorria hobesten da, Garizuman haragia jateko debekuari erreferentzia egin eta kristau jatorriaren hipotesia baieztatzen dituena.
Euskal Herrian, berriz, inauteriak, inauteak eta aratusteak (azken hau, haragia jaten uztearekin loturik) deitzen zaie jai horiei. Bestelako izen bereziak erabili izan dira, hala nola Lapurdin eta Nafarroan zanpantzarrak (jaietako pertsonaiari erreferentzia eginez) eta Gipuzkoan asteartinak (inauterietako astearteari erreferentzia eginez). Espainian, carnestolendas eta antruejo terminoak ere erabili izan dira, bereziki inauteri tradizional zenbait izendatzeko.
Inauterien jatorria
Paganismoan eta antzinako mundu-ikuskeran sustraiturik badaude ere, bereziki zeltiar kulturako elementuekin loturik, geroagoko beste kultura, erlijio eta ohiturekin izandako elkarreraginaren emaitza dira inauteriak, eta bereziki kristautasunaren baitan kokatu behar dira, Garizumarekin loturik. Erdi Aroko alderantziketa-jaiek ere bere eragina izan dute toki batzuetako inauterien erritu zenbaitetan. Azkenik, kultura burges hiritarren exhibizionismoa ere hirietako inauteriak moldatzeko osagai garrantzitsua izan da.
Inauteriak Saturnalia eta Lupercalia erromatar jaiekin ere lotu dira. Saturnalia jaietan normalean baimendu gabeko jokabideak onartzen diren eta hiritarrek klase sozialak ahaztu eta oturuntzak ospatzen zituzten elkarrekin. Jai horietan printzea ere izendatzen zen, egungo inauteri askotan dauden errege eta erreginen antzera. Printze honen zeregin nagusia jaiak ospatzen zituztenei zentzugabeko aginduak ematea zen. Lupercalia jaiak otsailean ospatzen ziren eta ugalkortasunarekin zeuden loturik.
Inauterien denbora
Inauterien jaiak mugikorrak dira egutegian; hau da, urte batetik bestera data zehatza aldatu egiten da, kristau liturgia-egutegiko Garizuma eta Pazkoa kristau ospakizunak erreferentzia harturik. Oro har, inauteri jaiak Garizuma abiatzen den aurreko astean hasi eta Garizuma hasierako hausterre-egunaren bezperara arte luzatzen dira, munduko hainbat lekuetan Mardi Gras moduan ezagutzen den hurrengo asteko asteartera arte hain zuzen; bestela esanda, Pazko aurreko zazpigarren igandea da inauteri-igandea. Toki batzuetan hurrengo asteburuan ere ospatzen dira inauteriak, Garizuma hasita dagoela, piñatako inauteriak izenarekin, Algortan, Altsasun, Bilboko Santutxu auzoan, Altzan eta Errenterian. Beste batzuetan, ordea, lehenago dira: Zubietan eta Iturenen esaterako, inauteriak urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean ospatzen dira.
Eguberrietatik Garizuma bitartean ospatzen diren neguko jaiak ere (Epifania, Kandelaria, San Blas jaia, Santa Agata jaia, besteak beste) inauterien zikloaren barnean kokatu izan dira. Hori baino lehenago gertatzen diren jaia zenbaitek ere inauterietako ezaugarriak dituzte, Lazkaoko San Nikolas jaia esaterako, non haurrak apezpiku bilakatzen diren, Saturnalia erromatar jaietako errituari jarraiki.
Claude Gaignebet etnologoaren arabera antzinakoek urtea ilargi t'erdiko zikloetan banatzen zuten urtea, ziklo horietako bakoitzak 40 eguneko epea betez gutxi gorabehera. Kandelaria egunean, otsailaren 2an hain zuzen, goizenera, hasten dira inauteriak. Horrela, nabarmendu behar da Eguberritik otsailaren 2ra arte, 40 eguneko edo ilargi t'erdiko zikloa dago, inauterien baitan sartu ohi diren neguko zikloko jaiek betetzen dutena eta Garizumak 40 eguneko beste ziklo batez jarraipena ematen diona. Inauteri jaien data mugikorra da ordea, eta ez da beti gertatzen otsailaren 2an: Pazkoa udaberriko lehenengo ilbetea da eta, beraz, inauteria neguko azken ilberria da. Beraz, otsailaren 2ko data finkoa, eguzkiaren egutegian oinarritzen den gregoriar egutegiko data hain zuzen, antzinako ilargiaren egutegira egokitu behar da inauterien data zehazteko, inauterien antzinako jatorria agerian utziz horrela.
Hipotesi baten arabera, Kandelaria eguna neguaren eta, beraz, denboraren eta eguraldiaren bilakaeraren erreferentzia gisa baliatzen da; adibidez, Europa osoan zabaldurik dagoen tradizio baten arabera, hartza otsailaren 2an bere ezkutalekutik zerua behatu eta iluna badago (ilberria eta, beraz, ospatu egingo da inauteria), atera egingo da; argia badago (ilbetea), berriz, beste 40 egunez itxarongo du (inauteria bezalaxe).
Inauteria erritu moduan
Euskal Herrian zaratarekin lurra esnatzeko deia zegoela uste izan da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da inauteria askotan. Horren adibideak ikusi ahal dira Sakanako inauterietan: (Olaztin zimaurra botatzen da gurdi batetik eta Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko. Ituren eta Zubietan, berriz, joaldunak ateratzen dira, zarata eginez, erritmo jakin bati jarraiki. Hainbat herritan,pertsonaia doilor jakin bat egiten da erru kolektiboaren petzero, esaterako, Arabako Porretero izeneko pertsonaia, zeina epaitu eta putreek jan dezaten errekara botatzen den.
Egun hiri inauterietako osagai nagusiak mozorroa, musika eta dantza badira ere, inauteri tradizonaletan ekintza-esparru zabalagoa zegoen: txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, zahia, irina eta beste gauzak bota, puxikaz eta makilez jo, txakur eta katuen buztanei gauzak lotu, oilarrekin jolastu, etxez etxeko eskeak egin ondoren oturuntzak, iseka egin, irainak bota, sekretu eta zurrumurruak zabaldu eta abar.
Beste batzuen arabera, udaberriaren hasierarekin lotzen dituzte, eta, beraz, jai hauek duten kutsu kristaua ondorengo bilakaera bati zor zaio. Inauterietan izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen. Kristautasunak jaiak bereganatu eta arestian aipatu diren jaiaren denbora-mugak jarri bide zituen.
Inauteri tradizionalak eta hiriko inauteria
Hiri inauteriak XIX. mendearen bukaeran moldatu ziren eta ikuskizun moduan eratu ziren, desfile nabarmen eta luxuzkoak antolatuz eta horietan miresmena eta lilura bilatuz, askotan turismoari begira. Hiri inauteri horiek Errenazimentutik Aro Modernora arte Europako errege-gorteetan ospatzen diren maskara-dantzaldietan dute jatorri, XIX. mendean hirietako burgesiako klaseek garapen bidean ziren hirietara moldatu zutena. Ameriketan ospatzen diren inauteriak ere hiri inauteriak dira gehienetan eta horietan bereziki nabarmena da Rio de Janeiroko inauteria.
Antzinako tradiziozko inauteriak, berriz, Europan ospatzen dira gehienbat, han eta hemen herri txiki bakanetan, eta jarraipen biziarekin Euskal Herriko eta Espainiako zenbait eskualdeetan. Hala ere, herri txikietako antzinako inauteriak galbidean daudela eta berezko izaera galdu dutela esan daiteke. Batzuen ustez, inauteri tradizionalak galdu egin dira; esaterako, Julio Caro Barojaren hitzetan: "Inauteria hil egin da, hil egin da, eta ez urtero berpizteko garai batean bezala". Nolanahi ere, desberdintasun nabarmenak daude oraindik ere tradizioari jarraiki ospatzen jarraitzen den tradiziozko inauterien eta bereziki hirietan ospatzen diren inauterien artean. Diferentzia moduan, hiri inauterietako disfrazak eta antzinako inauterietako mozorroak bereizi izan dira: hiri inauterietan eder edo umore itxura izatearren pertsonak mexikarrez edo txinatarrez disfrazatu egiten diren bitartean, antzinako inauterietan mozorroaren helburua nortasuna erabat ezkutatzea litzateke, ordena irauliz burutzen diren ekintzak anonimatuan utzi eta pertsonaren erabateko bihurketa lortzeko. Gainera, mozorro tradizionala iraunkorra da eta urtez urte errepikatu egiten da eta askotan belaunaldiz belaunaldi ere bai. Beste alde nabarmena antolakuntzari buruzkoa da: antzinako inauterietan herritarrak ziren modu autonomoan inauteriak antolatzen zituztenak, baliabide eskasekin, askotan erabilgarriak ez ziren jantziekin eta urtez urte erabiltzen diren maskara eta bestelako osagarriekin; hiri inauterietan, berriz, udalak eta jai-batzordeak dira ikuskizunak antolatu eta askotan konpartsen gastu handiko mozorroak eta azpiegiturak finantzatzen dituztenak.
Inauteriak munduan zehar
Euskal Herria
Euskal Herrian inauteriak antzinatik ospatzen dira. Hala ere, Hego Euskal Herrian, Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen. Toki batzuetan, Tolosan esaterako, jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jaiak izena hartuta.
Gipuzkoan, Tolosa (ikus Tolosako inauteriak) eta Donostiako hiri inauteriak dira jendetsuenak. Herri askotan, kaldereroen jaia ospatzen da inauterien aurreko asteetan. Donostian, artzainak eta inudeak izeneko jaia ere ospatzen da inauterien aurreko igande batean.
Inauteri tradizionaletan ospe berezia dute Ituren eta Zubietako inauteriak, Lantzeko inauteriak, Unanuko inauteriak eta Zalduondokoak. Antzuolan sorgin dantza izeneko dantza tradizionala egiten da, non mutilak neskaz mozorrotzen diren. Enkarterrin Carrascoliendas izenarekin ospatzen dira inauteriak eta parte-hartzaileek oilar beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz.Zuberoan maskaradak izaten dira inauteri garaian. Maskarada bi taldetan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta bertan dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.
Espainia
Espainian oso ezagunak dira Cádiz eta Tenerifeko inauteriak. Cádizen chirigota izeneneko kantari taldeak agertzen dira eta mozorrotuta joateaz gain umorezko kritika soziala egiten dute kantuz. Tenerifen desfilea da ekitaldi ikusgarriena, Rio de Janeiroko inauteriaren antzera. Hiri-inauteri horietaz gainera, inauteri tradizionalak baduade; esate baterako, zamarrón izeneko pertsonaia arrunta toki askotako inauterietan.
Frantzia
Mende askotan zehar Parisko inauteriak famatuenetakoak izan baziren ere, XX. mendean zehar bertan behera geratu ziren, harik eta XX. mendearen bukaeran arrakasta handiz berreskuratu ziren arte. Ospetsuak dira, orobat, Dunkerque, Annecy, Granville eta Limoux hirietako inauteriak. Karibeko Martinika eta Guapalupeko inauteriak bertako inauterien ezaugarriak dituzte.
Italia
Veneziako inauteriak dira Italia osoan ezagunenak. 1268tik ospatzen dira, gutxienez. XVII. mendeko jantzi landu eta ikusgarriekin mozorrotzen dira, maskara landuekin.
Erresuma Batua
Londresko Notting Hill auzoan milioi bat eta erdi pertsona biltzen dituen desfilea ere egiten da. Bertako Karibeko immigranteek ekarritako inauteria da eta Brasilgo inauterien antzekoa da.
Ameriketako Estatu Batuak
Bereziki frantziar kolonizazioan jatorri duten inauteriak ospatzen dira hiri batzuetan, Mardi gras izenarekin. Ospetsuena New Orleans hiriko inauteria da, baina beste hiri batzuetan ere ospatzen dira, hala nola Mobile eta Pensacolan.
Brasil
Munduko inauteri ezagunenak dira, bereziki Rio de Janeiroko inauteria. Han, karroza landu eta koloretsuekin desfile ikusgarriak egiten dira, sanba musikak lagunduta dantza eginez etengabe.
Oharrak
Erreferentziak
Ikus gainera
Inauteriak Euskal Herrian
Mardi Gras
Kanpo estekak
Nafarroako Museo Etnologikoa "Julio Caro Baroja"ren Bibliotekaren irakurketa gida
Euskal inauteriei buruzko artikulua erabili.com webgunean
Villarrobledoko Inauteriak
Inauteriak |
12822 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Andromeda%20%28konstelazioa%29 | Andromeda (konstelazioa) | Andromeda Ptolomeo II. mendeko astronomo greko-erromatarrak zerrendatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat. Zeruaren ipar hemisferioan kokatua, Andromeda deitzen zaio, Kasiopearen alaba, greziar mitoan, harri bati kateatua izan zena Zetus itsas munstroak irensteko. Andromeda nabarmenagoa da udazkeneko arratsaldeetan ipar hemisferioan, Pertseoren mitoko pertsonaien izena daramaten beste konstelazio batzuekin batera. Iparraldeko deklinazioaren ondorioz, Andromeda hegoaldeko 40° latitudetik iparraldera bakarrik ikus daiteke; hegoalderago dauden behatzaileentzat, berriz, horizontearen azpitik dago. Konstelazio handienetako bat da, 722 gradu karratuko azalerarekin. Horrek esan nahi du ilargi betearen tamaina baino 1.400 aldiz handiagoa dela, Hydra konstelazio handienaren tamainaren %55 du, eta Hegoaldeko Gurutzea konstelazio txikienaren tamaina baino 10 aldiz handiagoa da.
Bere izarrik distiratsuena, Alfa Andromedae, izar bitar bat da, Pegasoren zati bezala ere kontatu dena, eta Gamma Andromedae, berriz, bitar koloretsua eta astronomo zaleentzat helburu ohikoa da. Beta Andromedae erraldoi gorri bat da, ozta-ozta Alfa baino ahulagoa, eta bere kolorea begi hutsez ikus daiteke. Konstelazioko zeru sakoneko objekturik nabariena Andromedaren Galaxia begi hutsez (M31, Andromedaren Galaxia Handia ere deitua), Esne Bidetik hurbilen dagoen galaxia kiribila eta Messier objektu distiratsuenetako bat da. Andromedaren barruan galaxia ahulago batzuk daude, hala nola M31ren lagunak diren M110 eta M32, baita urrunen dagoen NGC 891 ere. NGC 7662 nebulosa, nebulosa planetario bat, teleskopio batean objektu biribil urdin bat bezala ikus daiteke.
Txinako astronomian, Andromeda osatzen duten izarrak lau konstelazio desberdinetakoak ziren, esanahi astrologiko eta mitologikoa zutenak; Indiako mitologian ere badago Andromedarekin lotutako konstelazio bat. Konstelazio honetan izar usoen fenomeno bat izaten da azaroan, andromedidak.
Historia eta mitologia
Andromedaren uranografiak greziar tradizioan ditu sustrairik sendoenak, nahiz eta Andromedaren kokapenean emakumezko figura bat lehenago agertu zen babiloniar astronomian. Pisces osatzen duten izarrek eta Andromeda modernoaren erdialdeak emankortasunaren jainkosa irudikatzen zuen konstelazio bat osatzen zuten, batzuetan Anunitum edo Zeruetako Dama deitua.
Andromeda "Kateatutako Dama" edo "Kateatutako Emakumea" bezala ezagutzen da maiz. Mulier Catenata ("emakume kateatua") latinez eta Al-Mar'at al Musalsalah arabieraz. Pertsea ("Pertseoren emaztea") edo Zefis ("Zefeoren alaba") ere deitu izan zaio. Izen horiek guztiak Andromedak Pertseoren mito greko-erromatarrean izan zuen rolari buruzkoak dira. Mito horretan, Kasiopeak, Etiopia erreginak, esan zuen bere alaba Nereidak baino ederragoa zela, edertasun berezia zuten itsasoko ninfak. Ninfek, bere komentarioagatik minduta, Poseidoni eskatu zioten Kasiopea zigortzeko bere lotsagabekeriagatik, eta hori egin zuen Zetus itsas munstroari Etiopia erasotzeko aginduz. Andromedaren aita, Zefeo, izuak jota, Amonen Orakuluak jakinarazi zion bere erresuma salbatzeko modu bakarra alaba Zetusi sakrifikatzea zela. Itsaso ondoko harkaitz batean kateatua izan zen, baina Pertseo heroiak salbatu zuen, zeinak istorioaren bertsio batean Medusaren burua erabili zuen munstroa harri bihurtzeko; beste bertsio batean, Ovidio poeta erromatarraren Metamorfosietan, Pertseok munstroa hil zuen bere diamantezko ezpatarekin. Pertseo eta Andromeda orduan ezkondu ziren; mitoak dioenez, bikoteak bederatzi seme-alaba izan zituen elkarrekin -zazpi seme-alaba eta bi alaba-, eta Mizenas eta Pertsidear dinastia sortu zituzten. Andromeda hil ondoren, Ateneak zeruan jarri zuen konstelazio gisa, ohore egiteko. Ondoko hiru konstelaziok (Perseus, Cassiopeia eta Cepheus) Pertseoren mitoko pertsonaiak irudikatzen dituzte, eta Cetus, berriz, Piscesetik harago doa. Pegasus konstelazioarekin lotuta dago.
Andromeda Ptolomeok bere II. mendeko Almagestoan formulatutako 48 konstelazio originaletako bat izan zen, non izarren patroi espezifiko gisa definitzen zen. Oro har, α Andromedae buru gisa irudikatzen da, ο eta λ Andromedae kate gisa eta δ, π, μ, β, eta γ gorputza eta hankak bezala. Hala ere, ez dago Andromedaren eta haren gorputza, burua eta kateak irudikatzeko erabiltzen diren izarren irudikapen unibertsalik. Astronomo arabiarrek Ptolomeoren konstelazioak ezagutzen zituzten, baina Andromedaren oinetan arrain bat irudikatzen zuen bigarren konstelazio bat sartu zuten. Andromedako izar batzuk eta Lacertako izar gehienak 1787an konbinatu zituen Johann Bode astronomo alemaniarrak Honores Friderici konstelazioa sortzeko. Prusiako Federiko II.a ohoratzeko diseinatu zen, baina berehala desagertu zen liburuetatik. Ptolomeoren garaitik, Andromedak konstelazio bat izaten jarraitzen du eta Nazioarteko Astronomia Elkarteak ofizialki onartua da. Ptolomeoren garaitik izendatutako guztiak bezala, eremu zabalagoa ematen zaio, eta, beraz, inguruko izar asko. 1922an, IAUak hiru letrako bere laburdura gomendatua definitu zuen, "And". Andromedaren muga ofizialak 1930ean Eugène Delporte astronomo belgikarrak 36 segmentuko poligono gisa definitu zituen. Igoera zuzena 22h 57,5m-tik 2h 39,3m-ra bitartekoa da, eta deklinazioa 53,19º-tik 21,68º-ra bitartekoa koordenatu ekuatorialen sisteman.
Mendebaldetik kanpoko astronomian
Txinako astronomia tradizionalean, Andromedaren bederatzi izarrek (Beta Andromedae, Mu Andromedae eta Nu Andromedae barne), Piscesen zazpi izarrekin batera, "Hankak" izeneko konstelazio eliptikoa osatzen zuten. Konstelazio horrek oinez zihoan pertsona baten edo basurde baten oina irudikatzen zuen. Gamma Andromedae eta bere bizilagunek "Teen Ta Tseang Keun" zuten izena, astrologian ohorea irudikatzen zuena eta mitologian jeneral handia. Alfa Andromedak eta Gamma Pegasik elkarrekin "Harresia" osatzen zuten, jauregi inperialaren ekialdeko horma edota enperadorearen liburutegi pertsonala irudikatzen duena. Txinatarrentzat, Andromedaren iparraldeko zerrenda zaldi-aldaketarako ukuilu bat zen (tianjiu, 天厩), eta mendebaldekoena, Lacertaren zatirik handienarekin batera, Tengshe bihurtu zen, suge hegalari bat.
"Al-Hut" (arraina) izeneko konstelazio arabiar bat Andromedako zenbait izarrek (M31) eta Pisceseko beste hainbestek osatzen duten. ν And, μ And, β And, η And, ζ And, ε And, δ And, π And, eta 32 And sartzen ziren Andromeda konstelaziotik; ν Psc, φ Psc, χ Psc, eta ψ Psc sartzen ziren Piscesetik.
Indiako astronomiaren arabera, Andromeda Devyani Konstelazioa bezala ezagutzen da, eta Cassiopeia, berriz, Sharmishta Konstelazioa. Devyani eta Sharmishta Yayati erregearen emazteak dira (Pertseus konstelazioa), Mahabharat epopeian maiz aipatzen diren Kuru eta Yadu klanen lehen patriarka. Andromedaren inguruko indiarren kondairak greziar mitoen antzekoak dira. Antzinako testu sanskritoek Antarmada arroka bati lotuta irudikatzen dute, greziar mitoan bezala. Indiarren eta greziarren mito astrologikoak estuki lotuta zeudela uste dute adituek; aipatutako froga bat "Antarmada" eta "Andromeda" izenen arteko antzekotasuna da.
Andromeda Tiamaten mesopotamiar sorkuntzaren historiari ere lotua dago, Kaosaren jainkosa. Deabru asko sortu zituen bere senarrarentzat, Apsu, baina azkenean suntsitzea erabaki zuen, Marduk hil zuenean amaitu zen gerra batean. Bere gorputza konstelazioak gizakientzako denboraren markatzaile gisa sortzeko erabili zuen.
Marshall uharteetan, Andromeda, Cassiopeia, Triangulum eta Aries, mazopa bat irudikatzen duen konstelazio batean sartzen dira. Andromedaren izar distiratsuak batez ere mazoparen gorputzean daude; Cassiopeiak bere buztana irudikatzen du eta Ariesek bere burua. Tuamotu uharteetan, Alfa Andromeda Takurua-e-te-tuki-hanga-ruki deitzen zen, "Nekearen izarra" esan nahi duena, eta Beta Andromeda Piringa-o-Tautu deitzen zen.
Ezaugarriak
Izarrak
α And (Alpheratz, Sirrah) konstelazio honetako izarrik distiratsuena da. A0p klaseko izar bitar bat da, ageriko magnitude bisuala 2,1 eta argitasuna . Lurretik 97 argi-urtera dago. Andromedaren burua mendebaldeko mitologian irudikatzen du, baina izarraren izen arabiar tradizionalak -Alpheratz eta Sirrah, surrat al-faras esalditik. batzuetan "zaldiaren zilbor" bezala itzultzen dena- "Pegasusen Koadratu Handia" bezala ezagutzen den asterismo baten erreferentzia dira, Pegasusen 3 izarrekin: α, β, and γ Peg. Horrela, antzina, izarra Andromedarena zein Pegasusena zela uste zen. Pegasusen baitan egonda, "Delta Pegasi" bezala izendatzen zen, izen hau formalki erabiltzen ez den arren.
β And (Mirach) M0 motako izar gorri erraldoi bat da, "gerrikoa" izeneko asterismo batean kokatua. 198 argi-urtera dago, 2,06ko magnitudea du eta . Bere izena al-Maraqq esaldi arabiarretik dator, "solomoak" esan nahi duena, Ptolomeoren idazkeratik itzulitako esaldia. Hala ere, arabiarrek, nagusiki, Al-Hut konstelazioaren zatitzat hartzen zuten, Andromedaren oinetan Pisces baino arrain handiagoa irudikatzen zuen konstelaziotzat.
γ And (Almach) izar erraldoi distiratsua da, K3 motako laranja kolorekoa, eta konstelazioaren hegoaldeko muturrean dago, 2,14ko magnitude globalarekin. Almach izar anizkoitza da, 2,3 magnitudeko primario hori batekin eta 5 magnitudeko sekundario urdin-berde batekin, 9,7 segundoko arkuarekin bereizita. William Herschel astronomo britainiarrak izarrari buruz esan zuen "2 izarren kolore-ezberdintasun harrigarria, eguzki baten eta bere planetaren ideia iradokitzen du, eta horri bere tamaina desberdinaren kontrasteak laguntzen dio". Bigarren mailakoa, Herschelek "zeru urdin fin kolorekoa, berdera jotzen duena" bezala deskribatzen duena, izar bikoitza da, 6,3ko bigarren mailakoa eta 61 urteko periodoa duena. Sistema 358 argi-urteko distantziara dago. Almach izena Anaq al-Ard esaldi arabiarretik dator, "Lurreko haurra" esan nahi duena, lehoi bati bere harrapakina aurkitzen laguntzen dion animalia bati erreferentzia egiten dio.
δ And izar erraldoi laranja da, K3 motakoa, 3,3 magnitudekoa. Lurretik 105 argi-urtera dago.
ι And, κ, λ, ο, eta ψ And, Honores Friderici izenaz ezagutzen den asterismoa osatzen dute. ι And zuri-urdina da, sekuentzia nagusiko B8 izarra, Lurretik 502 argi-urtera; κ And kolore argiko B9 IVn sekuentzia nagusiko izarra da, Lurretik 168 argi urtera; λ And G8 motako izar erraldoi horixka da, Lurretik 86 argi urtera; ο And zuri-urdina da, B6 motako erraldoia, Lurretik 679 argi-urtera; ψ And B7 motako sekuentzia nagusiko izar zuri-urdina da, Lurretik 988 argi-urtera.
μ And sekuentzia nagusiko izar zuri bat da, A5 motakoa eta 3,9 magnitudekoa. 130 argi-urteko distantziara dago.
υ And (Titawin) 4,1 magnitudeko sistema bitarra da, F motako nano bat eta M motako beste bat dituena. Izar primarioak 4 planeta baieztatu ditu, 0,96 aldiz, 14,57 aldiz, 10,19 aldiz eta 1,06 aldiz Jupiterren masa dutenak. Sistema Lurretik 44 argi-urtera dago.
ξ And (Adhil) izar bitarra da, 217 argi-urtera dagoena. Nagusia izar erraldoi laranja bat da, K0 motakoa.
π And izar bitar zuri urdinxka da, 4,3 magnitudekoa, eta 598 argi-urtera dago. Lehen mailakoa sekuentzia nagusiko izar bat da, B5 motakoa. Bere izar kidea 8,9 magnitudekoa da.
51 And (Nembus) Johann Bayerrek Pertseon sartu zuen, eta han "Upsilon Persei" izendatu zuen, baina Nazioarteko Astronomia Elkarteak Andromedara eraman zuen. Lurretik 177 argi-urtera dago eta K3 motako izar erraldoi laranja bat da.
54 And φ Peren antzinako izendapena izan zen.
56 And izar bitar optikoa da. Lehen mailakoa izar erraldoi hori bat da, K0 motakoa, 5,7ko itxurazko magnitudearekin, 316 argi-urtera dagoena. Sekundarioa izar erraldoi bat da, laranja kolorekoa, K0 motakoa eta 5,9 magnitudekoa, Lurretik 990 argi-urtera dagoena.
R And Mira motako izar aldakor bat da, 409 eguneko epearekin. Bere gehienezko magnitudea 5,8koa da eta bere gutxieneko magnitudea 14,8koa da, eta 1.250 argi-urteko distantziara dago. Beste 6 Mira aldagarri daude Andromedan.
Z And M motako prototipoa da bere izar aldakorren motarako. 12,4 eta 8 arteko magnitudea du. 2.720 argi-urtera dago.
Ross 248 (HH Andromedae) Lurretik gertuen dagoen bederatzigarren izarra da, 10,3 argi-urteko distantziara. BY Draconis izar aldagarri bat da, sekuentzia nagusikoa, gorria eta M6 motakoa.
14 And (Veritate) G8 motako izar hori erraldoi bat da, 251 argi-urtera dagoena. 2,2 Eguzki masa eta 11 Eguzki erradio ditu. Planeta bat du, 14 Andromedae b, 2008an aurkitua. Izar amarengandik 0,83 unitate astronomiko urrunera orbitatzen du 186 egunean behin, eta 4,3 Jupiterren masa du.
Zeru sakoneko objektuak
Andromeda galaxia
Andromeda konstelazioa plano galaktikotik oso urrun dago, eta, beraz, ez du Esne Bideko kumulu ireki edo nebulosa distiratsurik. Gure galaxiako hauts, gas eta izar ugarien bandatik zeruan duten distantzia dela eta, Andromedaren mugek galaxia urrun asko dituzte ikusgai. Andromedaren zeru sakoneko objekturik ospetsuena galaxia kiribila da, Messier 31 (M31) edo NGC 224 bezala katalogatua, Andromedaren Galaxia bezala ezagutzen dena. M31 begi hutsez ikus daitekeen objekturik urrunenetako bat da, 2,2 milioi urte-argia Lurretik (estimazioak 2,5 milioi argi-urtera iristen dira). Zeru ilun eta garden baten azpian ikusten da, konstelazioaren iparraldeko orban lanbrotsu bat bezala. M31 Esne Bidearen ondoko galaxia handiena da, eta Galaxia Talde Lokaleko kide handiena. Termino absolutuetan, M31k 200.000 argi-urteko diametroa du gutxi gorabehera, Esne Bidearen tamainaren bikoitza. Errota motako galaxia espiral erraldoi bat da, itxurazko 62,2 minutuko arkua duena, Esne Bidearen antzekoa, eta 3,5 inguruko magnitudearekin, zeru borealeko zeru sakoneko objekturik distiratsuenetako bat da. Begi hutsez ikus daitekeen arren, Andromedaren iruditik gertu dagoen "hodei txikia" ez zen erregistratu 964. urtera arte, al-Sufi astronomo arabiarrak bere Izar Finkoen Liburua idatzi zuen arte. M31 teleskopioa asmatu eta gutxira ikusi zuten lehen aldiz Simon Mariusek 1612an.
Andromeda galaxiaren eta Esne Bidearen etorkizuna elkarrekin lotuta egon liteke: bost mila milioi urte barru, biek Andromeda-Esne Bidearen arteko talka bat has dezakete, izar berrien eraketa zabala eragingo lukeena.
Edwin Hubble astronomo estatubatuarrak M31 (orduan Andromedako nebulosa bezala ezaguna) sartu zuen galaxiei buruzko 1923ko ikerketa berritzailean. Kaliforniako Wilson Mendiko Behatokiko 100 hazbeteko Hooker teleskopioa erabiliz, M31n zefeida izar aldakorrak ikusi zituen noben bilaketa batean, eta, horri esker, izarrak kandela estandar gisa erabiliz bere distantzia zehaztu ahal izan zuen. Aurkitu zuen distantzia Esne Bidearen tamaina baino askoz handiagoa zen, eta, ondorioz, antzeko objektu asko berez "uharte unibertsalak" zirela ondorioztatu zuen. Hubblek hasiera batean Andromedaren galaxia 900.000 argi-urtera zegoela kalkulatu zuen, baina Ernst Öpiken 1925eko estimazioak 1,5 milioi argi-urtetik hurbilago kokatzen zuen distantzia.
Andromedaren Galaxiako bi kide nagusiak, M32 eta M110 (NGC 221 eta NGC 205 ere esaten zaie, hurrenez hurren) galaxia eliptiko ahulak dira, eta gertu daude. M32, 8,7 bider 6,4 arku minutuko tamaina askoz txikiagoarekin ikus daitekeena, M110ekin alderatuta, galaxia handienari gainjarrita agertzen da ikuspegi teleskopiko batean, orban nebuloso bat bezala, M110 ere handiagoa da eta galaxia nagusia ez bezalakoa; M32 nukleotik 0,5° hegoaldera dago, M32 nukleotik 1° ipar-mendebaldera. M32 1749an aurkitu zuen Guillaume Le Gentil astronomo frantziarrak, eta ordutik Andromedako galaxia bera baino Lurretik gertuago dagoela egiaztatu da. Prismatikoekin ikus daiteke leku ilun batetik, 10,1eko distira handia duelako eta 9,0ko magnitude globala duelako. M110 galaxia esferoidal nano gisa edo galaxia eliptiko generiko gisa sailkatzen da. M31 eta M32 baino askoz ahulagoa da, baina hau baino handiagoa, 13,2ko gainazal-distirarekin, 8,9ko magnitudearekin eta 21,9 bider 10,9 minutuko arku-tamainarekin.
Andromedaren galaxiak 15 galaxia satelite ditu guztira, M32 eta M110 barne. Horietako bederatzi plano batean daude, eta, ondorioz, astronomoek jatorri komuna dutela ondorioztatu dute. Galaxia satelite horiek, Esne Bideko sateliteek bezala, galaxia eliptiko eta esferoidal nano zaharragoak eta gas pobreagoak izateko joera dute.
Beste objektu batzuk
Andromeda eta bere kideen galaxiaz gain, konstelazioak NGC 891 (Caldwell 23) ere badu, Almachetik ekialdera dagoen galaxia txikiagoa. Galaxia espiral barratu bat da, ertzetik ikusten dena, erdian hautsezko errei ilun bat duela. NGC 891 izugarri ahula eta txikia da 9,9ko magnitudea izan arren, 14,6ko gainazaleko distirak adierazten duen bezala; 13,5 bider 2,8 minutuko arku-tamaina du. NGC 891 William eta Caroline Herschel anai-arreben taldeak aurkitu zuen 1783ko abuztuan. Galaxia hau Lurretik 30 milioi argi-urteko distantziara dago gutxi gorabehera, 0,002ko gorriranzko desplazamendutik abiatuta kalkulatua.
Andromedaren kumulu ireki ospetsuena NGC 752 (Caldwell 28) da, 5,7ko magnitude globalarekin. Esne Bidean gutxi sakabanatutako kumulu bat da, 49 minutuko arkua duena eta gutxi gorabehera hamabi izar distiratsu dituena. Hala ere, 9 magnitudeko 60 izar baino gehiago ikus daitezke teleskopio baten gorakada baxuetan. Kumulu ireki diskretuenetako bat da. Andromedaren beste kumulu irekia NGC 7686 da, 5,6ko itxurazko magnitudea du eta Esne Bidearen zati ere bada. Gutxi gorabehera 20 izar ditu 15 minutuko arku-diametroan, eta, beraz, NGC 752 baino kumulu itxiagoa da.
Andromedan nebulosa planetario gailen bat dago: NGC 7662 (Caldwell 22). Iota Andromedae-tik 3 gradu hego-mendebaldera kokatua eta Lurretik 4.000 argi-urteko distantziara, "Elur-bola urdinaren nebulosa" astronomo zaleentzat helburu ezaguna da. Izan ere, teleskopio batean objektu mehe, biribil eta urdin berdexka gisa agertzen da, 9,2ko magnitude globalarekin. Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago ikusten da erdialderantz iluntzen den disko eraztun eliptiko bat bezala, 13,2ko magnitudeko izar zentral batekin. Nebulosak 9,2ko magnitude globala du, eta 20 bider 130 segundoko arku-tamaina.
Ozar-izarrak
Azaroan Andromedidak ozar-izarrek Andromedatik irradiatzen dutela dirudi. Euria urte bakoitzeko azaroaren erdialdean edo amaieran iristen da gailurrera, baina gailur baxua du, orduko 2 meteoro baino gutxiagokoa. Astronomoek sarritan lotu izan dituzte Andromedidak XIX. mendean suntsitua izan zen Biela kometarekin, baina lotura hori eztabaidatua da. Andromedidako meteoroak oso motelak direlako ezagutzen dira, eta euria bera lausotzat jotzen da, inguruko konstelazioetatik datozen meteoroak ikus baitaitezke, baita Andromedatik bertatik ere. Meteoroak suzko bola gorriak bezala agertzen dira batzuetan. Andromedidak XIX. mendeko meteoro-euri ikusgarrienekin lotu ziren; kalkuluen arabera, 1872ko eta 1885eko ekaitzek segundoko 2 meteoroko gailurra izan zuten (10.000ko ordu-tasa zenitala), eta, horren ondorioz, Txinako astronomo batek meteoroak, erortzen den euriarekin alderatu zituen. Andromedidek beste eztanda bat izan zuten 2011ko abenduaren 3tik 5era, 1885etik izandako euririk aktiboena, orduko 50 meteoro orduko gehieneko ordu-tasarekin. 2011ko leherketa Biela kometaren suntsiketarekin erlazionatu zen, 1649an Eguzkitik gertu igaro zena. Behatutako meteoroideetako bat ere ez zegoen lotuta 1846an kometaren desintegraziotik eratorritako materialarekin. 2011ko eztandaren behatzaileek 2018, 2023 eta 2036an lehertuak aurreikusi zituzten.
Erreferentziak
Kanpo estekak
The Deep Photographic Guide to the Constellations: Andromeda
The clickable Andromeda
Andromeda konstelazioa
Ptolomeok zerrendatutako konstelazioak |
16557 | https://eu.wikipedia.org/wiki/390eko%20hamarkada | 390eko hamarkada | 390eko hamarkadak 390etik 399. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.
Gertaerak
Zientzia eta teknologia
Gertaerak
Kultura
Pertsona nabarmenak
Kanpo estekak
390eko hamarkada
Hamarkadak |
11854 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Euzko%20Alderdi%20Jeltzalea | Euzko Alderdi Jeltzalea | Euzko Alderdi Jeltzalea edota EAJ ( edota PNV, edota PNB) Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta kristau demokrata da. Alderdiko kideei jelkide deritze, eta zaleei eta haren ideologiari, jeltzale. EAJren gazte erakundea Euzko Gaztedi (EGI) da.
Euzko Alderdi Jeltzalearen egoitzak batzokiak dira, eta Euskal Herriko udalerri askotan ditu. Gainera, euskal diasporan baditu hainbat ordezkaritza, nagusiak Venezuelan, Argentinan, Mexikon eta Uruguain.
Historia
Lehenengo urteak
1895ean Sabino Arana Goirik alderdia Bizkai Buru Batzar izenaz sortu zuen. Badirudi berebiziko eragina izan zuela Luis Arana anaiak Sabinoren ideia politikoetan, baina azken hori izan zen lehen euskal abertzaletasuna ideologiaz, programaz eta erakunde politikoz hornitu zuena. 1892an Bizkaia bere independentziaren alde eman zuen argitara Sabino Aranak. 1893ko ekainaren 3an Larrazabalgo hitzaldi ospetsua, lehenengo mitin abertzalea, egin zuen eta "Jaungoikoa eta Foruak" esapide karlistaren ordez, "Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa" (JEL) delakoa aldarrikatu zuen (hortik datoz jeltzale eta jelkide izenak). Urte berean sortu zuen Sabino Aranak Bizkaitarra izeneko aldizkaria eta 1894. urtean ireki zen Bilbon lehen "Euzkeldun Batzokija". "Bizkai Buru Batzar" edo Bizkaiko abertzaleen zuzendaritza egituratu zen 1895. urtean eta Sabino Arana hautatu zuten lehendakari.
Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal Herriko independentziaren aldeko alderdi kristaua eta errepublikarra zen. Jatorriz alderdi separatista eta katolikoa izaki, egun EAJk euskaldun, demokratiko, parte hartzaile, plural, akonfesional eta humanista modura definitzen du bere burua. Alderdi nazionalista moderatua da, Euskal Herriaren burujabetza helburu duena eta bortizkeriaren aurkakoa.
1898. urtean, Aldundiko hauteskundeetara aurkeztu zen Sabino Arana eta ozta-ozta ez zuen kargurik atera. 1899an bost zinegotzi lortu zituen Bilbon Euzko Alderdi Jeltzaleak. 1902. urtean, hil baino urte bete lehenago, autonomiaren aldeko bidea jorratu beharraren alde azaldu zen. 1903tik aurrera, Bizkaia osora zabaldu, Gipuzkoan hasi eta Nafarroan eta Araban jarraitzaile batzuk lortu zituen abertzaletasunak. 1904ko otsailean, Eusko Gazteria taldeak abiarazi ziren eta 1906an hasi ziren Euzko Alderdi Jeltzaleko astekariak argitaratzen (Bizkaitarra, Gipuzkoarra, Napartarra...). 1907tik aurrera, bi joera nagusitu ziren alderdiaren barnean: Luis Aranak eta Angel Zabala "Kondaño"-k Sabino Aranaren oinordeko ideologiko argienek independentziaren aldeko joera garbia eraman behar zela argudiatzen zuten ("aberritarrak"); Ramon de la Sota, Chalbaud, Horn, Epalza, Landeta eta beste batzuek, ordea, joera autonomistaren alde zeuden ("euskalerriakoak"). 1908an egin zen Elgoibarren Euzko Alderdi Jeltzaleko lehen biltzar nagusia. Alderdia Hego Euskal Herriko bazter gehienetan zabaldurik zegoen eta lurralde historiko bakoitzak bere egiturak eta bere bitartekoak zituen. Bi joera horien arteko lehian (Arana eta Zabala Aberri izeneko astekariaren inguruan; Sota, Chalbaud, Horn eta abarrak Euskalduna aldizkariaren inguruan) Bizkaiko industrian eragin handia zuen talde burgesa nagusitu zen Elgoibarko biltzarrean. 1910. urtean zatitu zen lehenengoz Euzko Alderdi Jeltzalea. Talde berriak Askatasuna izena izan zuen, Aberri ta Askatasuna esapideaz, baina bizitza ilaunekoa gertatu zen. Erlijioaren lotura ez zuten onartu eta ezaugarri horrek batu zituen "aberritarrak" eta "euskalerriakoak" haien aurka. 1911n, langile higikunde "arrotzak" Bizkaian eta Gipuzkoan zuen indarra ikusirik, Solidaridad de Obreros Vascos (geroko Euzko Langilleen Alkartasuna edo ELA-STV) sindikatua sortzea erabaki zuen EAJk. 1913ko otsailaren 1ean "Euzkadi" egunkaria kaleratu zuten lehenengo aldiz.
Lehen Mundu Gerraren garaian, indar handia zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak Bizkaian eta goranzko joera zuen Gipuzkoan. Gerrak areagotu zituen bi taldeen arteko desberdintasunak. "Euskalerriakoak" aliatuen aldekoak ziren eta Luis Arana germaniarren aldekoa. Luis Aranak 1916. urtean alderdia utzi zuen, eta Sotak gidatzen zuen alderdiak Euzko JEL-Batza (EJB) izena hartu zuen. Autonomismoaren bidea hautatu zuen bete-betean Sotaren alderdiak. 1917ko udal hauteskundeen ondoren, alkate euskal nazionalista izan zuten Bilbok eta Bizkaiko herri askok. Bestalde, Bizkaiko diputatu nagusi aukeratu zuten Ramón de la Sota Aburto, buruzagi jeltzalearen semea. 1918an, nazionalistek bost diputatu lortu zuten Bizkaian, bana Gipuzkoan eta Nafarroan, baina emaitza txarrak izan zituen 1920. urteko hauteskundeetan.
1921ean Aranaren mugimendua banandu egin zen: EJB moderatuak, eta EAJ-Aberri independentistak. "Aberritarrak" eta Euzko Gazteria taldeko gazte gehienak, Elias Gallastegi, taldearen sortzailea, zela buru, EJB utzi eta berriz ere Euzko Alderdi Jeltzalea izena hartu zuen alderdia sortu zuten, EJBk abertzaletasunaren printzipioak saldu zituelakoan. 1922. urtean "Emakume Abertzale Batza" sortu zuen Gallastegik berak. 1923an, Primo de Riveraren diktadurak legez kanpo utzi zuen alderdia. Politikan egiterik ez zegoena, ordea, kulturan eta folklorean egin zen. Euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekitaldiekin batera "mendigoizale" folklore-elkarteak ugaldu ziren Euskal Herriko bazter guztietan. Miguel Primo de Riveraren diktadura erori zenean, indar aski zuten nazionalistek.
1930eko azaroan, Aberri eta CNV berriz elkartu ziren, Bergaran. Hala ere, hamabost egunen ondoren, talde txiki batek Eusko Abertzale Ekintza (Acción Nacionalista Vasca bezala ere ezagutua, EAE-ANV) eratu zuen. Euskal alderdi nazionalista moderatu ezkertiarra zen, akonfesionala —erlijio lotura gabea—, eta aliantzei irekia errepublikar eta sozialistekin, diktaduraren aurkako borrokan.
Espainiako bigarren errepublika
1931. urtean Espainiako Bigarren Errepublika nagusitu zen Espainiako estatuan eta Hego Euskal Herriko autonomi estatutuaren aldeko politika bideratu zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak. Manifestaldi handien garaia hasi zen (Aberri Eguna 1932tik aurrera) eta izen berriak hasten dira alderdian nagusitzen (Agirre, Irujo, Leizaola, Monzon...). 1933. urtean alde batera utzi zuen EAJk Hego Euskal Herriko eskuinen koalizioa (katolikotasunaren eta eskuinaren balio tradizionalen defentsan sortu zen koalizio hura) eta berebiziko garaipena lortu zuen urte hartako hauteskundeetan. Autonomi estatutua, ordea, ez zen onartu eta bide horretatik kanpora geratu zen Nafarroa, bertako eskuinaren azpijokoaren ondorioz. Halaber, autonomista eta independentisten arteko banaketa agertu zen. 1934. urtean, Elias Gallastegi buru zelarik, talde independentista bat, Jagi-Jagi astekarian eta Bizkaiko mendizale federazioaren inguruan mugitzen zena, alderditik kanporatu zuten. Hauek EAJko zuzendaritzari epelkeria egozten zioten.
Espainiako guda zibila
1936ko hauteskunde nagusietan, botoak galdu zituen EAJk, nagusi iraun arren, eta zuhur jokatu zuen errepublikaren aurrean.
1936. urteko uztailaren 18ko altxamenduaren aurrean EAJk barne tentsioa izan zuen. Klerikalismoa errebeldeekin bat zetorren eta Vatikanoaren presioa zegoen katolikoak errepublikatik aldentzeko. Hala ere, hitzartutako autonomiak zekarren konpromisoagatik eta anti-faxismoak alderdian zuen indarraren ondorioz, Errepublikako gobernuaren alde segitzea erabaki zuen:
Bizkaitarrek eta gipuzkoarren gehiengoak, garrantzitsuenak kopuruan, errepublikari, demokraziari eta anti-faxismoari eman zioten babesa Espainiako Guda Zibila hasi zenean.
Gipuzko Buru Batzarrean, Artetxe eta Barriola altxamenduaren alde agertu ziren.
Matxinatuek zeuzkaten lurraldeetan jelkideek askotariko aukerak hartu zituzten:
arabar eta nafar "batzek" oharrak idatzi zituzten errepublikari babesa ukatuz, lurralde horiek jadanik matxinatuen eskuetan zeudenean,
jeltzale batzuek Frantziara edo errepublikaren kontrolpean zegoen aldera ihes egin zuten,
batzuek matxinatuei aurka egin zieten: gehienek kartzelan edo fusilaturik amaitu zuten,
batzuk gudaroste karlistetan sartu ziren, konbentzimenduagatik edo hala behartuta eta
errepresioa bereziki ezkertiarren aurka izan zen gupidagabea, jainkogabe arriskutsutzat hartzen baitzituzten, baina abertzale asko ere fusilatu zituzten.
Alderdia euskal administrazioa antolatzen hasi zen Euskadiko Autonomi Estatutua onartu ondoren (1936ko urriaren 1). EAJ izan zen Eusko Jaurlaritzako alderdi nagusia.
Francoren diktadura
Gerra galdu ondoren (1937 ekaina-uztaila), Hego Euskal Herrian frankismoa ezartzean, Paris eta Londresa joan behar izan zuten Euzko Alderdi Jeltzaleko buruzagi nagusiek, Irujoren eta Agirreren inguruan, eta 1940ko hamarkadako urteetan hasi zen Hego Euskal Herriko sarea berriz osatzen, Rezola, Lasarte, Mitxelena, Solaun eta, batez ere, Juan Ajuriagerraren inguruan. Agirrek eta Euzko Alderdi Jeltzaleko kide gehienek aliatuen garaipenak Francoren gobernuaren desagerpena ekarriko zuela uste zuten, baina 1947 eta 1951. urteetako grebak hutsean geratu ziren eta 1953. urtetik aurrera, Francoren gobernua babesteko asmoa agertu zuten Ameriketako Estatu Batuek.
1951. urtearen ondoko greben ondorengo zapalkuntzak oso egoera txarrean utzi zuen EAJk Hego Euskal Herrian zeukan egitura. 1960. urtean Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zen arte tirabira handiak izan ziren Euzko Alderdi Jeltzaleko buruzagi gehienen eta, hasieran, EKINen eta, gerokoan, ETAren inguruetara bildu ziren kide abertzale gazteen artean. 1960-70 urteetan, ageriko ekintza gutxi burutu zuten Euzko Alderdi Jeltzaleko kideek eta, aldiz, gerra ondoko lehenengo koadro tekniko, politiko eta ideologikoak hasi ziren antolatzen Hego Euskal Herrian, Juan Ajuariagerraren ardurapean.
1971. urtean Xabier Arzalluz eta beste alderdikide gazte batzuk hasi ziren Ajuriagerrarekin lanean eta bete-betean hasi zen Euzko Alderdi Jeltzalea Francoren ondorengo aldaketa politikorako prestatzen.
Demokraziaren hasierako urteak: Garaikoetxea lehendakari
1977ko martxoan, Gerra Zibilaren ondoko lehen biltzarra egin zuen EAJk Iruñean eta, erlijio lotura gabeziarekin batera, sabinismo klasikotik urrun dagoen irudi modernoagoa eskaini zuen eraberrituriko EAJk, ideologia demo-kristauaren barnean betiere. 1978an, Juan Ajuriagerra hil ondoren, aurre egin behar zion Arzallusek, Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak, Ormazaren eta haren jarraitzaile sabindar eta independientziazaleei. 1977an erregetzaren garaiko lehen hauteskundeak egin zirenetik nagusi agertu zen EAJ Bizkaia, Araban eta Gipuzkoan; Nafarroan ordea askoz indar gutxiago zuen. 1978. urtean euskal alderdiak hasi ziren Euskadiko Autonomi Estatuaren aldeko urratsak ematen eta Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen horretan parte garrantzitsuena. Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen Euskadiko Autonomia Erkidegoko lehen gobernuko alderdi nagusia eta Karlos Garaikoetxea hautatu zuten lehendakari.
Zatiketa eta Eusko Alkartasunaren sorrera
1985. urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio antolamenduari buruzko eztabaida batek zatiketa ekarri zuen berriro ere Euzko Alderdi Jeltzalera. Lurralde Historikoen Legea prestatzean, talde bat lurralde historiko bakoitzeko aldundiari eta erakundeari aginpide handia ematearen alde zegoen, eta beste batek sortu berria zen Eusko Jaurlaritza areago indartzearen alde egiten zuen, hots, zentralismoaren aldekoa. Lehenak nagusitu ziren, Karlos Garaikoetxea agintetik kendu zuten, hura bigarren taldekoa baitzen, eta haren ordez Jose Antonio Ardanza jarri zuten lehendakari (1985eko abendua). Hurrengo urtean, Garaikoetxeak eta haren jarraitzaileek alderdia utzi eta beste bat antolatu zuten: Eusko Alkartasuna.
Hala ere, Eusko Alderdi Jeltzaleak alderdi nagusia izaten jarraitu du Euskal Autonomia Erkidegoan. Erabat nagusi da Bizkaian, eta beste alderdi batzuekin tartekatuta nagusitasuna izaten du Araban eta Gipuzkoan. Nafarroa Garaian, ordea, eta gerra aurrean ez bezala, ez du indar handirik. Euzko Alderdi Jeltzalea Ipar Euskal Herrira hedatu da, halaber, baina ez du oraingoz indarrik. Gainera, Nafarroa Garaian eragin handiagoa izan zuen zatiketak, eta hainbat urtez ia desagertuta egon zen EAJ Nafarroako Foru Erkidegoan. Azken hamarraldi honetan, bestalde, leunduz joan dira EAJren eta EAren hasierako tirabirak, eta lankidetzan jardun izan dute azken urteotan bi alderdi abertzaleon artean, bai erakundeetan, bai jarduera politiko orokorrean.
Xabier Arzallusek dioenez, EAJ eta EA arteko banaketa izan zen politikoki beretzat garairik gogorrena. Izan ere, bera zen EAJko alderdiko burua garai hartan, eta herri askotan alderdikide ohi, familia eta auzokide askok ezinikusiz eta gorrotoz bizi izan zituzten banaketaren ondorioak hainbat hilabetez eta urtez.
Ardanza lehendakari
1985eko urtarrilean Jose Antonio Ardanza jelkidea ordu arte Gipuzkoako Aldun Nagusia izandakoa hautatu zuen Euskal Legebiltzarrak Lehendakari, eta 1986. urtean egindako hauteskundeetan ere lehendakaritzari eta nagusitasun politikoari eutsi zion EAJk EAEn.
1990. urtean Eusko Legebiltzarreko egin ziren hauteskundeetan botoen % 28,9 eta 22 parlamentari lortu zituen EAJ, eta berriro ere Jose Antonio Ardanza lehendakari zela EArekin eta une hartan desegite bidean zegoen Euskadiko Ezkerrarekin Eusko Jaurlaritza eratzeko akordioa izenpetu zuen. Hiruren arteko gobernua, ordea, urte bereko irailean hautsi zen, eta PSE-PSOE alderdia sartu zen orduan Jaurlaritzara. 1994ko Euskal Legebiltzarreko hauteskundeetan zertxobait hobetu zituen botoetan bere emaitzak EAJk, aurrekoekin alderatuz gero: botoen % 28,84 lortu zuen, eta lehendik zituen 22 parlamentariei eutsi. EArekin eta PSErekin batera osatu zuen orduko hartan Eusko Jaurlaritza, betiere Jose Antonio Ardanza jelkidea lehendakari zela. Akordio horrek 1998an sozialistek Eusko Jaurlaritza uztea erabaki zuen arte iraun zuen. Nafarroari dagokionez, 1995eko hauteskundeetan ez zuen inolako presentziarik izan, eta 1999. urtean EArekin batera aurkeztu zen koalizioan; bi alderdien artean 16.512 boto (% 5,57) eta hiru parlamentari lortu zituzten.
Mende aldaketa
1998. urtean Eusko Legebiltzarrerako egin ziren hauteskundeetan ere garaile gertatu zen EAJ, nahiz eta parlamentari bat galdu eta 21ekin gelditu. Juan Jose Ibarretxe jelkidea lehendakari izendatu ondoren, EAJk eta EAk ez zutenez behar adina parlamentari Jaurlaritza bien artean osatzeko, 1999ko maiatzean 1999-2002 legegintzaldirako Legebiltzarrean Lankidetzan Jarduteko Oinarrien Akordioa izenpetu zuten Euskal Herritarrok koalizioarekin, lehenbiziko aldiz Euskal Herriko hiru alderdi abertzale nagusiak legebiltzarrean elkarrekin jarduteko modua ireki zuena. 1999an beste hiru hauteskunde garrantzitsu egin ziren EAEn baita aipatutako Foru Parlamenturakoak ere Nafarroan: udal hauteskundeak, Batzar Nagusietarakoak eta Europako Parlamenturakoak. Hiru hauteskunde horietan elkarrekin joan ziren gehienetan EAJ eta Eusko Alkartasuna. Udal eta lurralde historikoen mailako hauteskundeei dagokienez, zerrenda bateratuak aurkeztu zituzten alderdi biek udal askotan, eta elkarren artean lortu zuten beste inork baino boto gehiago (% 23,09). Bakarka aurkezten zen udalerrietan, EAEn eman ziren guztizko botoen % 8,45 eskuratu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak. Hauteskundeen ondoren, Hego Euskal Herriko hainbat udaletan elkarlanari ekin zioten EAJ-EAk eta EHk, alkatetzak lortzeko elkarri laguntza eskainiz. Elkarlan hura Bizkaiko 25 udaletan, Arabako 11tan eta Gipuzkoako 8tan gauzatu zen.
2000. urtearen erdialdera, ordea, bertan behera gelditu zen lankidetza udal gehienetan, ETAk su-etena bertan behera utzi eta borroka armatuari berriz heldu ondoren, EHk ez baitzuen, gainerako bi alderdiek eskatu bezala, ETAren jarduna gaitzetsi. Nolanahi ere, ordurako erabat nabarmena zen alderdi abertzaleen eta ez abertzaleen arteko etenak ere izan zuen eraginik EAJk erakundeetan zuen presentzian, Arabako Foru Aldundia, Batzar Nagusiak eta Gasteizko Udala galdu baitzituen PPren mesedetan (Batzar Nagusien kasuan, PSE-PSOE Euskadiko Ezkerraren mesedetan). Europako Parlamenturako hauteskundeetara ere elkarrekin aurkeztu ziren EAJ eta EA 1999an (Coalición Nacionalista-Europa de los Pueblos koalizioan), eta 1994an bakarka aurkeztu zirenean alderdi bakoitza koalizio desberdin baten barruan; EAJ Coalición Nacionalista zelakoaren barruan lortutako botoak hobetu eta EAEn eman ziren botoen % 33,39 eskuratu zuten. 2.000. urtean egin ziren Madrilgo Kongresurako hauteskunde orokorretan 5 diputatu eta 6 senatari lortu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak. Jarduera politiko orokorrari dagokionez, erakundeetako egonkortasun faltaren eragina ere jasan du EAJk neurri batean. Izan ere, 1998an hurrengo urteetako bilakaera politikoa baldintzatuko zuten gertakari garrantzitsuak izan ziren: irailaren 12an alderdi eta sindikatu abertzaleek, IU-EBk eta hainbat gizarte higikunde eta elkartek Lizarrako ituna sinatu zuten, eta handik egun gutxira su-etena iragarri zuen ETAk. Une hartatik aurrera, aurreko urteetan PSE-PSOErekin zein PPrekin estatuan gehienbat zituen lankidetza harremanak eten eta alderdi abertzaleen arteko elkarlanaren aldeko apustu argia egin zuen EAJk, erakundeetan zein politika orokorrean.
1999ko azaroan ETAk su-etena bertan behera uzten zuela adierazi zuen, eta 2000. urteko urtarrilaren 21ean egin zuen bere lehenengo atentatu hilgarria. ETAk jarduera armatuari berriz heldu ondoren, berehala hasi ziren pitzatzen EAJren eta EHren arteko harremanak, Euskal Herritarrok koalizioak ez baitzuen ahots kritiko gutxi batzuk izan ezik ETAren indarkeria gaitzetsi. Horrek, epe laburrera, zuzen-zuzeneko ondorioa izan zuen erakundeetan, hainbat udaletan zeuden akordioak ez ezik Eusko Jaurlaritzari eusten zion lankidetza ere bertan behera gelditu baitzen, Ibarretxe lehendakariak EHrekin zeukan akordioa etetea erabaki ondoren, eta EHk, hilabete batzuk geroago, Euskal Legebiltzarrean presentzia iraunkorrik ez izatea erabaki zuenean. Berehala hasi ziren nabarmentzen EAJren barnean lehendik ere hainbatek Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiak, esate baterako plazaratutako iritzi desberdintasuna. EAJren aginte egiturak eta buruzagi nagusiek Xabier Arzalluz eta Joseba Egibar, esaterako abertzaleekiko lankidetzari eusteko apustuari lotzen zitzaion bitartean, beste kargudun eta militante ezagun askok alderdiaren estrategia beste era batera bideratzearen alde egin zuten. Nolanahi ere, 2000. urteko udaberrian egin zen barne-eraberritze prozesuan lehendik ere alderdiaren ardura nagusia zuten burukideak hautatu zituzten afiliatuek EBBrako, eta EHrekiko lankidetza gartsu defenditu duen Xabier Arzalluz berretsi zuten haren buru izateko. 2004an, alderdiaren lehendakaritzarako hautagaiak Josu Jon Imaz eta Joseba Egibar izan ziren. Imaz alderdiaren moderatuen artean sailkatzen zuten eta Egibar, berriz, Arzalluzek babesten zuen hautagaia zen. Azkenean, Josu Jon Imaz atera zen garaile, gutxigatik izan bazen ere, barne hautaketa tirabiratsu baten ondoren. 2007ko irailaren 12an, baina, Imazek politika uztea erabaki zuela iragarri zuen. Aditu batzuen arabera, EAJko soberanistek menderatzen duen sektorearekiko desadostasunek bultzatu zuten Imaz erabaki hori hartzera. Harrezkero Iñigo Urkullu da alderdiaren lehendakaria.
2008ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan EAJk atzerakada nabarmena egin zuen, ia 120.000 boto galdu baitzituen. Ez zen zerrenda bozkatuena izan EAEko inongo lurraldetan, ez ezein hiriburutan 2012ko abenduaren 13an Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatua izan zenez eta kargu horretan EAJko ohituraren arabera lehendakaria aldi berean alderdi horretako barne erakunde nagusia den Euskadi Buru Batzarreko presidentea karguan ezin egon daitekeenez, 2013ko urtarrilaren 12an Urkulluren ordez EBBko presidente berria Andoni Ortuzar aukeratua izan zen.
2014ko abenduaren 29an, estatus politikoa "adostasun ahalik eta zabalenarekin" aldatu nahi zuela adierazi zion EAJk CDCri. Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako egoera ekonomiko, politiko eta soziala aztertu zuten. Ideologiaren aldetik, gobernu autonomo berriaren testuinguruan, Eusko Alderdi Jeltzaleak Euskadi egin zuen euskal nazioaren subjektu bere diskurtsoan 2016ko azarotik. 2017ko Kataluniako independentziari buruzko krisi betean, lehendakari posiziotik, Urkullu Espainiako "estatu konfederalaren alde" agertu zen, baita alde biko subiranotasunaren alde Espainiarekin, Kataluniako ereduaz bestelakoa, "euskal bidea" deitu zuena, Ekonomia Itunean eta eskumen gehiago erdiestean oinarrituta. Alde horretatik, katalan bidearen 'porrota' nabarmendu zuen, eta Rajoy eta Puigdemonten arteko zubi-lana egiteko prest agertu zen. Hainbat ekitalditan, EAJk Kataluniako politikari subiranistei elkartasuna adierazi eta erreferendumaren aldeko agertu zen, baina ez zuen bat egin 2017ko azaroan Gure Esku Dagok deitutako 155. artikuluaren kontrako manifestazioarekin.
Diru publikoaren bidegabeko erabilera kasuak
EAJ alderdiko kide batzuk ustelkeria kasuetan nahastuta egon dira, besteak beste, Noticias kasuan, De Miguel kasuan, Hiriko kasuan, Miñano kasuan eta Epsilon kasuan. Alderdiak klientelismo sare zabala osatu duela salatu da: buruzagi batzuek postu garrantzitsuak dituzte edo izan dituzte hainbat enpresatan politikan jardun ondoren: Idoia Zenarruzabeitia eta Juan Mari Atutxa, Bizkaia Gasen; Josu Jon Imaz, Petronorren; eta Jose Antonio Ardanza, Euskaltelen.
Euzko Alderdi Jeltzaleko lehendakarien zerrenda
Oharra: 1908an Euzkadi Buru Batzarra sortu zen. Horrek Sabin Arana eta Aingeru Zabala Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak bakarrik izan zirela esan nahi du.
Bizkai Buru Batzar / EAJ
1895-1903: Sabin Arana Goiri
1903-1906: Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"
Euzkadi Buru Batzar / EAJ
1906-1908: Santiago Aldak, Alipio Larraurik, Antonio Arroyok, Vicente Larrinagak eta Eduardo Arriagak osaturiko Zuzendaritza Batzordea.
1908-1916: Luis Arana Goiri
Banaketa: Aberri eta Euzko JEL-Batza
Berrelkartzea: Euzkadi Buru Batzar / EAJ
1930-1932: Ramon Bikuña
1932-1933: Luis Arana Goiri
1933-1934: Jesus Doxandabaratz
1934-1935: Ixaka Lopez-Mendizabal
1935-1951: Doroteo Ziaurritz
1951-1957: Juan Ajuriagerra
1957-1962: Jose Agerre
1962-1971: Joseba Rezola, Jesus Solaun eta Ignacio Untzetak osaturiko Zuzendaritza Batzordea.
1971-1975: Mikel Isasi
1975-1977: Ignacio Untzeta
1977-1980: Carlos Garaikoetxea
1980-1984: Xabier Arzalluz
1984-1985: Roman Sudupe
1985-1987: Jesus Insausti "Uzturre"
1987-2004: Xabier Arzalluz
2004-2007: Josu Jon Imaz
2007-2012ko abendua: Iñigo Urkullu
2012ko abendua-2013ko urtarrila: Kide anitzeko zuzendaritza
2013ko urtarriletik: Andoni Ortuzar
Barne antolaketa
Euzkadi Buru Batzar (EBB) erakunde nagusi eta orokorra da, lurraldeetako batzordeek osatutakoa: Bizkai Buru Batzar (BBB), Gipuzko Buru Batzar (GBB), Araba Buru Batzar (ABB), Napar Buru Batzar (NBB) eta Ipar Buru Batzar (IBB). Gainera, ordezkaritzak daude Madril, Bartzelona, Venezuela eta Argentinan.
Ordezkaritza instituzionala
Hauteskundeetako emaitzak
Eusko Legebiltzarra
a 1998an EAJ eta EAk banaturik lortutako emaitzekin alderatuta
b 2005ean EAJ eta EAk koalizioan lortutako emaitzekin alderatuta
* Koalizioak 33 aulki lortu zituen, 26 EAJrenak eta 7 EArenak
** Koalizioak 29 aulki lortu zituen, 22 EAJrenak eta 7 EArenak
Nafarroako Parlamentua
a 1995ean EA eta EAJk banaturik lortutako emaitzekin alderatuta
b 2003an Aralar, EA-EAJ eta Batzarrek banaturik lortutako emaitzekin alderatuta
c 2007an Nafarroa Baik lortutako emaitzekin alderatuta, EA eta Batzarre barne zituelarik.
d 2011n Nafarroa Bai 2011k lortutako emaitzekin alderatuta, Aralar barne zuelarik.
1 Koalizioa EE, ESEI eta PTE alderdiek osatzen zuten, Iruñeko merindadean baino ez zen aurkeztu eta 3 aulki lortu zituen, hirurak EAJrenak.
2 Koalizioak 3 aulki lortu zituen, hirurak EArenak. EAJren zerrendaburua, José Antonio Urbiola, 6. postuan joan zen zerrendan.
3 Koalizioak 4 aulki lortu zituen, 3 EArenak eta 1 EAJrena (Jose Luis Etxegarai).
4 Koalizioak 12 aulki lortu zituen, 5 Aralarrenak, 4 EArenak, 1 EAJrena (Jose Angel Agirrebengoa) eta independente bat.
5 Koalizioak 8 aulki lortu zituen, 5 Aralarrenak, 2 independente eta 1 EAJrena (Manu Aierdi)
6 Koalizioak 9 aulki lortu zituen, 4 Zabaltzenenak, 4 EAJrenak eta 1 Atarrabia Taldearena.
Ikus, gainera
Sabin Arana Goiri
Luis Arana Goiri
Euzko Gaztedi (EGI), EAJren gazte mugimendua
Eusko abertzaletasuna
Erreferentziak
Kanpo estekak
EAJren webgunea
Euzko Gaztedi-EGIren webgunea
Euskal Nazionalismoaren Museoa
Euskal Nazionalismoaren bilkura
EAJren manifestua eta antolakuntza, EAJren 1906ko barne arauak. Gaztelerazko testuen eskaneatutako JPEG irudiak.
EAJ |
12854 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Tucum%C3%A1n%20probintzia | Tucumán probintzia | Tucumán Argentinako 23 probintzietako bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena. 22.524 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.703.186 biztanle zituen 2022an. Hiriburua San Miguel de Tucumán da.
Geografia
Iparraldean Salta probintziarekin du muga, ekialdean Santiago del Esterorekin, hegoaldean Santiago del Estero eta Catamarcarekin, eta mendebaldean Catamarcarekin.
Ekialdea laua da eta Sali ibaiak igarotzen du alderik alde. Mendebaldean Aconquijako mendikatea hedatzen da, 5.000 m-tik gorako gailurrek osatua (Cerro de la Bolsa, 5.330 m; Cerro del Bolsón, 5.550 m; Cerro de las Dos Lagunas, 5.450 m). Alde honetan daude, halaber, Calchaquies eta Santa Barbara mendikateak. Santa Maria ibaiaren haranak bereizten ditu aipatutako mendikate horiek eta Cajón mendikatea (4.000 m-tik gorako gailurrek osatua). Klima epela da mendietan izan ezik.
Ekonomia
Nekazaritza (azukre kanabera, kotoi-landarea, tabakoa) eta abelazkuntza dira ekonomia jarduera nagusiak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Webgune ofiziala, tucuman.gov.ar |
2758 | https://eu.wikipedia.org/wiki/1431 | 1431 |
Gertaerak
Maiatzaren 30a - Joana Arc-ekoa erre zuten, 19 urte zituela, Rouenen.
Jaiotzak
Urtarrilaren 1a - Alexandro VI.a, Aita santua (h. 1503).
Azaroaren 8a - Vlad Drakula, Valakia eskualdeko printzea edo vovoida (h. 1476).
Heriotzak
Otsailaren 20a - Martin V.a, Aita santua (j. 1369).
Maiatzaren 30a - Joana Arc-ekoa, Frantziako heroi nazionala eta Eliza Katolikoaren santua (j. ).
Violante Barrekoa, Barreko infanta eta Aragoiko Koroaren erregina ezkontidea (j. c. 1365)
Kanpo estekak |
17046 | https://eu.wikipedia.org/wiki/K.a.%2065 | K.a. 65 | K.a. I. mendearen taula (K.a. II. mende | K.a. I. mende | I. mende)
K.a. 80ko hamarkada | K.a. 70ko hamarkada | K.a. 60ko hamarkada | K.a. 50ko hamarkada | K.a. 40ko hamarkada
K.a. 70 | K.a. 69 | K.a. 68 | K.a. 67 | K.a. 66 | K.a. 65 | K.a. 64 | K.a. 63 | K.a. 62 | K.a. 61 | K.a. 60
Gertaerak
Jaiotzak
Abenduak 8 – Horazio, erromatar olerkaria (K.a. 8an hila)
Heriotzak
Kanpo estekak
K.a. I. mendea |
3789 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Atheka%20gaitzeko%20oihartzunak | Atheka gaitzeko oihartzunak | Atheka gaitzeko oihartzunak eleberri bat da, Joan Batista Azkonagerre baionarrak 1870ean argitaratua. Izatez, jatorrizkoa frantsesez eman zuen argitara Les échos du pas de Roland izenburuarekin. Horrela hobeki salduko zelakoan, euskaratik frantsesera itzulia zela esan zuten editoreek, baina irakurleak jatorrizko testua argitaratzeko zain zeudenez, laguntza eskatu behar izan zuen euskal bertsioa ontzeko. Testuan oso nabaria da frantsesaren morrontza gehiegizkoa.
Korapiloa
Ganix (Joanes izenaren txikigarria) Lapurdiko kontrabandista ospetsua zen, etxea mugan izanik, bere bizitza guztia alde batera eta bestera muga igarotzen ahalegintzen zirenei laguntzen eman zuena.
Behin, betebehar arriskutsu bat egitea suertatu zitzaion. Izan ere, Ganixek Beirako printzesa mugaz bestaldera eraman behar zuen, bere senar Karlosekin elkar zedin.
Gertakizuna Lehen Karlistaldian kokatzen da, 1833. urteko udazkenean. Frantziako gobernuaren aginduz Beirako printzesa atzeman beharra zegoen; ez zioten inondik ere mugaz bestaldera ihes egiten utzi behar. Hala ere, Ganixek, iruzur egin zien agintariei, bere betekizuna burura eramanez. Mendian zehar, karlisten guda-zelairaino eraman zuen printzesa. Karlosek, esker onez, bizi izateko lain eman zion hasieran; Gero ordea, utzitasun gorrian eta behartsu bukatu zuen Ganixek.
Ikus, gainera
Euskarazko liburu ezagunen zerrenda
Atekagaitz
Kanpo estekak
Atheka gaitzeko oihartzunak osorik irakurgai, Armiarma webgunean.
Euskarazko eleberriak
Karlistaldietan girotutako eleberriak
1870eko liburuak |
1898 | https://eu.wikipedia.org/wiki/571 | 571 |
Gertaerak
Jaiotzak
Heriotzak
Kanpo estekak |
15584 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Sendadiano | Sendadiano | Sendadiano Arabako herria da, Kuartango udalerrian kokatua dagoena.
Ondasun nabarmenak
San Martin eliza
Jaiak
Uztailean izaten dira eta "El Bajas" pertsonaia ateratzen da.
Bibliografia
Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
Añanako Kuadrillaren webgunean Kuartangori buruzko informazioa
Arabako herriak
Kuartangoko herriak |
2592 | https://eu.wikipedia.org/wiki/1265 | 1265 |
Gertaerak
Jaiotzak
Maiatzaren 14a? - Dante Alighieri, idazle italiarra (h. 1321).
Urriaren 15a - Timur Khan, Txinako Enperadore eta Mongolen Inperioko seigarren Khan Handia, Yuan dinastiako bigarren enperadorea (h. 1307).
Alfontso III.a Aragoikoa, Aragoi, Valentzia eta Mallorcako errege eta Bartzelonako kondea (h. 1291).
Ramon Muntaner, kataluniar historialaria (h. 1336).
Violante Gaztelakoa, Gaztelako infanta eta Bizkaiko andre ezkontidea.
Heriotzak
Otsailaren 8a - Hulagu Khan, agintari mongola.
Abuztuaren 4a - Simon V.a Montfortekoa, Montfort-l'Amauryko jauna eta Leicesterreko VI. kondea.
Kanpo estekak |
14926 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Gan%20Ying | Gan Ying | Gan Ying (txineraz 甘英; Wade-Giles:Kan Ying) Ban Chao Txinako jeneralak Kristo ondorengo 97. urtean Erromara bidalitako txinatar militar eta enbaxadorea. Parthiaraino iritsi zen 70.000 pertsonaz osatutako espedizioaren parte izan zen.
Badirudi Gan Yingek inoiz ez zuela Erroma zapaldu, baina antzinatean mendebalderago bidaiatu zuen Txinako biztanlea da, gutxienez idatziriko dokumentuetan jasotarikoen artean.
Hou Hanshuren arabera:
"Bederatzigarren urtean (ko 97), Ban Chaok Gan Ying kidea bidali zuen Mendebaldeko Itsasoko kostalderaino geroago itzul zedin. Lehenagoko belaunaldietan inor ez da iritsi leku hauetara, edo behintzat 'Shan Hai Jing'ek ez dute horren berririk eman. Estatu eta leku guztietako topografia informe bat egin zuen." (Hou Hanshu, Leslie and Gardinerrek zitatuta).
Beste atal batean honakoa dio:
"Yougyuanen bederatzigarren urtean (ko 97), Ban Chaok Gan Ying bidali zuen Daqinera (Erroma), Tiaozhitik pasatuz eta Itsaso Handira (Persiar Golkoa) iritsi zen eta hortik Anxiko (Parthia) mendebaldeko mugara." (Hou Hanshu, 88)
Gan Yingek Erromaren inguruko hainbat datu eman zituen, beharbada beste pertsona batek esanda. Itsasoaren mendebaldean kokatzen du:
"Bere lurraldeek hainbat mila Li ditu (li bat kilometro erdia da gutxi gorabehera), eta 400 hiri harresidun baino gehiago ditu. Hamarnaka herrialde txiki berari atxikirik dira. Hirien kanpoaldeko harresiak harriz eginak dira. Posta geltokiak jarri dituzte... Pinuak eta zipresak daude." (Hou Hanshu, Leslie and Gardinerrek zitatua).
Nerva erregearen aukeratzea deskribatzen du, eta Erromako produktuak eta itxura fisikoa:
"Erregea ez da betirako figura bat, baizik eta boteretsuena gisa aukeratzen dute... eskualdeko jendea altua da eta itxura antzekoa dute. Txinatarren antza dute eta horregatik Da Qin deitzen dira (Qin "Handia")... lurrak urre, zilar eta harri bitxi ugari sortzen ditu, gauean dir-dir egiten duen bitxia barne... urre hariz brodatutako arropak egiten dituzte eta kolore anitzeko tapizak, urez margotutako arropak eta "suaz garbitutako arropak" ere." (Hou Hanshu, Leslie and Gardinerrek zitatuta).
Azkenik, Gan Yingek Erroma Zetaren bidearen mendebaldeko muga gisa jartzen du:
"Leku honetatik etortzen dira atzerritako herrietatik etorritako hainbat gauza bitxi." (Hou Hanshu, Leslie and Gardinerrek zitatuta).
Txinako militarrak
I. mendeko biografiak
Txinako esploratzaileak
Antzinako Erromako nazioarteko harremanak
Han dinastia |
5883 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Langabezia | Langabezia | Langabezia edo desenplegua da lan egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek —langabeek— gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera. Lanik eza pairatzen duen lan indar osoaren ehuneko gisa neurtzen da langabezia, maizenik langabezia-tasaren bidez: lanik ez duen biztanleria aktiboaren ehunekoa (lanean aritzeko adina izanik, lanean edo lan bila ari direnek osatzen dute biztanleria aktiboa).
Beraz, langabezia aztertzean kontuan izan beharreko faktore nagusietako bat da faktore demografikoa. Izan ere, jaiotza- eta heriotza-tasek, biztanleriaren bizi-itxaropenak, edota migrazio-mugimenduek eragin handia dute langabeziaren bilakaeran.
Lanaren eskaintza eta eskaria
Lan-merkatuan parte hartzen duten alderdiak bi dira:
Langileak: lana, ekoizpen-faktore garrantzitsua, eskaintzen dute (lan-eskaintza).
Enpresak: faktore hori eskatzen dute (lan-eskaria).
Langabezia, hortaz, lan-merkatuan gertatzen den gehiegizko lan-eskaintza da, edota lan-eskariaren urritasuna. Langabeziaren sorkuntzari buruzko hainbat teoria garatu dira ekonomian, eta, horren ondorioz, hainbat langabezia-mota bereizten dira langabezia sortzen duten faktoreen arabera. Hala, lau langabezia-mota, edo bestela esanda, langabeziaren lau kausa aipatu ohi dira: langabezia frikzionala, klasikoa, egiturazkoa edo teknologikoa, eta ziklikoa.
Langabezia frikzionala: lan bat utzi berria izanik, beste baten bila ari direnen egoerari loturikoa da; beraz, beti zor izango zaio faktore horri langabezia osoaren ehuneko txiki bat, beti izango baitira estatistikak osatzean lan bat utzi eta beste lan baten bila ari diren langile batzuk.
Langabezia klasikoa: soldata-maila altuegiei dago lotua. Zenbait ekonomialarirentzat (ekonomilari klasiko eta neoklasikoentzat, hain zuzen), soldata garaiegiak dira, lan-merkatuen gehiegizko zurruntasun, arauketa eta parte-hartzearekin batera, langabezia sortzeko iturri nagusiak.
Egiturazko langabezia: ekonomiaren egituran izaten diren aldaketa sakonei loturikoa da. Aldaketa horien ondorioz, sektore batzuetan lanak gora egiten du, eta beste batzuetan, berriz, lanik eza areagotu egiten da. Langabezia-mota hau bi faktore nagusik sortzen dute: aldaketa teknologikoen ondorioz, zenbait sektoretan jarduera eta eginkizun jakin batzuk egiteko lan-eskariaren murrizketak (langabezia teknologiko deritzona); eta, bestetik, sektore jakin bateko produktu edo zerbitzuen eskariak izan dezakeen beherakada handi edo erabatekoaren ondorioz, sektore horretan lanpostuak betiko galtzen direlako (besteak beste, teknologia berri batek produktu horiek zaharkiturik uzten dituelako, edo nazioarteko lehiakortasuna areagotzen delako sektore horretan, edo kontsumitzaileen gustuak aldatzen direlako).
Langabezia ziklikoa: ekonomia-zikloetako atzeraldi edo ekonomia-jardueraren beherakada-fasearekin loturikoa da. Atzeraldian den ekonomian produktu eta zerbitzuen eskaria osoa ez da gai lan bila dabiltzan guztientzat lana sortzeko. Langabezia ziklikoari langabezia keynestarra edo eskari agregatuaren urritasunekoa ere esaten zaio.
Langabezia-tasa
Lanaren eta langabeziaren arteko erlazioaren zifrak herrialde baten datu ekonomiko zehatz eta zabalenen artekoak dira. Hilero biztanleria aktiboa neurtuz lortzen dira. Hilero egiten da galdeketa zenbait etxetan, azkenaldiko lan historialari buruzko galderekin.
Galdeketa horrek 16 urte edo gehiagoko biztanleria 4 taldetan zatikatzen ditu:
Biztanleria okupatua: ordaindutako lanak egiten ari diren pertsonak dira, baita gaixotasunagatik, grebengatik edo oporrengatik absente dauden langileak ere.
Langabeak: okupatuak ez dauden pertsonak dira, baina modu aktiboan lana bilatzen egon diren edo berriz ere lanean astea espero duten pertsonak osatzen dute. Sakonago esanda, pertsona bat langabe dago: a) ez baldin badago lanean eta azken lau astean lana aurkitzeko ahalegin espezifikoak egin baldin baditu; b) lanetik bota badute eta berriz ere deitua izateko esperoan baldin badago; eta c) hurrengo hilabetean lan bat lortzea espero baldin badu. Gainera, lan bat aurkitzeko esfortzu berezi bat egin duela erakutsi beharko du (bertako enpresetan nola heldu, lan eskaintzen iragarkiei erantzun…).
Biztanleria ez-aktiboa: ikasten ari diren, etxeko lanak egiten dituzten, erretiratuek, lana egiteko gai ez diren gaixoek edo lana bilatzen ez dituzten helduek osatzen dute.
Biztanleria aktiboa: okupatuak dauden pertsonek eta langabeek osatzen dute.
Langabezia-tasa, langabe kopurua biztanleria aktiboaren kopuruarekin zatituz kalkulatzen da, eta ehunekotan erakusten da. Hau da, ez da langabe guztien eta biztanleria guztiaren arteko neurri bat, baizik eta ekonomikoki jardunean dagoenarekin.
Langabeziari buruzko teoriak
Langabeziari buruz askotariko ikuspegi eta azalpenak eta elkarren kontrakoak daude ekonomia-teorian. Laburbilduz, aipagarriak dira, besteak beste, teoria neoklasikoa, keynestarra eta marxista.
Teoria neoklasikoa
Teoria neoklasikoari jarraikiz, lan-merkatuaren lehia perfektua beste edozein merkatutakoa bezalakoa da. Teoria hori aldezten duten ekonomisten abiaburua da eskaintzak bere eskaria sortzen duela (Say-ren legea); horrenbestez, salgai guztiek eta lan guztiak zeinek eskatu aurkituko dutenez, denentzako enplegua izango da. Langabeziarik baldin badago, borondatezkoa edo noizean behingoa izango da (frikzionala), lan egin nahi duen orok lana aurkituko duenez gero.
Teoria neoklasikoaren irudiko, soldata beste aldagai bat da, ez eskaintzaileek ez eskatzaileak eragin ezin diotena, eta merkatua aske badabil eta prezioak (soldatak) malguak badira, merkatuak berak ezabatuko ditu gehiegizko eskariak eta eskaintzak, inork (sektore publikoak) esku hartu gabe, eta lan-eskaria eta eskaintza berdinduko dituen oreka-prezioa lortuko da; horrela, bada, eredu honetan soldaten zurruntasunak sortzen du langabezia. Teoria horrek aldezten du berezko langabezia-tasa bat dagoela, merkatuen berezko mugikortasunaren ondoriozko lanik ezak, beste lan bat aurkitzeko behar den denborak eta bazterreko adoregabetuen taldeek sortzen dutena. Lan-merkatuko desorekak lehia perfektuko baldintzak ez direnean edo prezioen bilakaeraren gaineko aurreikuspenak okerrak direnean sortu ohi dira. Horregatik, teoria honen ustez, soldata errealetan ahalik eta malgutasunik handiena eta lehia perfektuko baldintzak bermatuz, merkatuak berak joko du oreka-egoerara eta, hortaz, langabezia txikitzera.
Teoria neoklasikoak kritika ugari jaso ditu bere abiapuntuko hipotesiengatik. Izan ere, merkatua jotzen du berezko osagai bakartzat, eta ez merkatuan parte hartzen duten erakundeak, kaltegarriak direlakoan. Bestalde, merkatuaren hutsegiteak ez ditu kontuan hartzen.
Teoria keynestarra
Teoria keynestarraren arabera, ez dago arrazoirik, izan litezkeen ekonomiaren oreka-egoeretan ere, enplegua bete-betekoa izango litzatekeela aldez aurretik pentsatzeko. Keynestarrek diote merkatua ez dela perfektua eta guztiz eraginkorra, hutsegiteak ere badituela. Eta, beraz, beharrezko ikusten dute merkatuan sektore publikoak esku hartzea, hutsegiteak zuzendu eta denontzako enplegua izatetik ahalik eta hurbilen izango den orekara heldu ahal izateko.
Ekonomista keynestarren ustez, loturik daude lan-merkatua eta ondasun eta zerbitzuen merkatua eta, horregatik, eredu txertatu horretan aztertzen dituzte langabeziaren kausak eta konponbideak. Lan-eskaria enpresen aurreikuspenen arabera mugatzen dela diote; hau da, enpresek merkatuan zenbat ondasun eta zerbitzu salduko duten aurreikusirik hartzen dituztela lan beharrei buruzko erabakiak. Ondoren, ondasun eta zerbitzuen merkatuan enpresek aurreikusitako eskaria eskari erreala baino txikiagoa bada, eta ondasun eta zerbitzuen eskaintza baino txikiagoa beraz, langabezia sortzen da, enpresek langile gutxiago kontratatuko baitute. Teoria horren jarraitzaileek diotenez, beraz, lan-merkatuaren eta ondasun eta zerbitzuen merkatuaren, bien, gehiegizko eskaintza-egoera da langabezia. Horiek horrela, eta langabezia inork bilatu gabe agertzen denez, keynestarren ustez eskari agregatua sustatu behar da, langabezia eskari agregatuak berak eragin baitu, behera egitean. Hortaz, keynestarrek eskari agregatuaren osagaiak dinamizatzea proposatzen dute langabeziari aurre egiteko: inbertsioa, kontsumoa eta gastu publikoa. Hortik ondorioztatzen dute benetako soldatak ez direla jaitsi behar, aitzitik, igo egin behar direla, soldatak jaitsiz gero eskari agregatuak beheranzko joera hartzen baitu, kontsumitzaileen errentak ere behera egiten duenez.
Teoria marxista
Langabeziaren gaineko teoria marxistak, ekonomiaren egiturazko faktoreak aztertu ondoren, sistema kapitalista bera egiten du langabeziaren eragile. Marxisten iritziz, enplegu-mailak mozkinei loturik daudelarik, merkatuek eta ekonomia-politikak garrantzi handiagoa ematen diete mozkinei denentzako lana izateari baino. Kapitalismoan, oro har, inbertsioak baldintzatzen du enplegua, eta, era berean, itxaroten den mozkinen tasak baldintzatzen du inbertsioa. Hala, kapitalistek soldatak kontrolatu behar dituzte, mozkinen tasa behera ez etortzeko.
Langabezia da, marxisten iritziz, soldatak kontrolatzeko tresnetariko bat, zeren nahiz eta eskari agregatuari kalte egin, lanaren kostuak gutxitu eta langileen esplotazioa handitzeko bidea baita. Horregatik, marxistentzat, sistema kapitalistak berezkoa du langabezia, langile-klasearen negoziatzeko ahalmena ahulduz, klasea bera bananduz eta gehiago esplotatuz, kapitala dutenei mozkin gehiago ateratzeko komeni zaie-eta.
Langabeziaren ondorioak
2015eko urtarrilarren 6an argitaratu zenez, langabezia tasa handitzeak suizidioak handitzea ekartzen zuela frogatu zuen ikerketa batek, Frantzian.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Lan-(ekonomia)
Lan-(eskubidea)
Kanpo estekak
Langabezia
Justizia soziala |
8391 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Cabanillas | Cabanillas | Cabanillas Nafarroako hegoaldeko udalerri bat da. Tuterako merindadeko udalerri honek biztanle zituen . urtean. Nafarroako hiriburutik 101 kilometrora dago.
Izena
Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Kabanillas eta Kapanaga proposatu ziren herriaren euskal izentzat. Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Cabanillas izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa hegoaldean dan, NA-126 errepidea Tutera-Zaragoza norabidean jarraituta. Ebro ibaia udalerriaren hegoaldeko muga naturala da, iparraldean Olivete mendia (459 metro) eta La Plana de la Bandera hedatzen dira, aldi berean Bardearekin muga eginez. Ebro ibaia itsasoaren mailatik 255 metrora zeharkatzen du udalerria. Azaleraren heren bat, hegoaldean, Ebro ibaiaren uholde-lautada eta alubioizko terrazak osatzen du.
Cabanillasek Bardearekin eta Tuterarekin egiten du muga iparraldean, Fustiñanarekin ekialdean, Tuterarekin mendebaldean, eta Fontellas eta Ribaforadarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Euriak oso urriak dira urte osoan zehar (urtero 400-425mm batez beste 50-60 egunetan jausitakoak). Urtarorik euritsuenak udaberri eta udazkena dira. Aldaketa termikoa handia da eta udan maiz gainditzen dira 35 graduak. Batez-besteko tenperatura 14 eta 15 gradu artekoa da. Ebro ibaiko sakonuneko kliman ohikoa den bezala, iparreko ziertzo haizeak askotan jotzen du Cabanillasen.
Jatorrizko landaredia erabat aldatu da gizakiaren eraginez eta gaur egun ez da ia ezer geratzen. Zuhaitzen ordez, zuhaixka eta sastrakak nagusi dira.
Estazio meteorologikoa
Cabanillasen, itsasoaren mailatik 259 metrora, Nafarroako gobernuak 1982an jarritako estazio meteorologikoa dago: eguneroko datuak eskaintzen ditu Nafarroako gobernuaren meteorologi sailaren webgunean.
Historia
Herria Alfontso I.a Borrokalaria erregeak birkonkistatu eta kristautu zuen, XII. mendearen hasieran. 1127. urtean bertako biztanleei Cornagoko forua eskaini zien 1127an. Gartzia Ramirez erregeak, herria Jerusalengo San Joanen Ospitalearen ordenari eman zion dohaintza moduan, 1142. urtean. Cabanillasez gain, ordena horrek Erriberako hainbat jaurerri kontrolatu zituen XIII. mendetik aurrera.
Erdi Aroan, Cabanillasek, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Zarrakaztelu, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeako elkartea osatu zuen. Bardearen aprobetxamenduaz gain, Cabanillasko udalerriko nekazaritzaren ardatza Deustiako ubidearen eraikuntza izan zen. Ubidea Erdi Aroan eraiki zen arren, ondorengo berrikuntzek eta edukiera handitzeak, ezinbestekoak izan ziren Cabanillasko nekazaritzaren hedapenean.
XIX. mendearen erdialdean, herriko aurrekontua 6.740 errealetakoa zen, eta herriko denda eta merkatariei ordaindutako alokairuari esker finantzatu zen. Garai hartan, jangaien denda, okindegia eta taberna bat ziren herriko denda bakarrak. Horrez gain, mendiko belarrak prozesatzen zituen enpresak emaniko dirua eta barazki eta gariaren landaketatik ateratakorekin ordaintzen zuten herriko nekazariek.
Ekonomia
Cabanillasko ekonomiaren ardatza nekazaritza da oraindik ere. Deustiako ubidearen eraikuntzari esker, ehunka hektarea ureztagarri ureztatzen dira, gutxi gorabehera, herriko azaleraren laurden bat suposatuz. Herrian, artoa, tomatea, alkatxofa edo orburuak, ilar berdea, albahaka, eta azalorea landatzen dira besteak beste.
Herri lurrek 2.355 hektarea hartzen dituzte (landu daitezkeen lur guztien %68,9). Cabanillasek nekazaritza kooperatiba bakarra du, 1951eko irailaren 19an sortua. Bardearen aprobetxamenduaz gozatzeko eskubidea izanik, bertako biztanleek Bardean 2.000 hektarea baino gehiago lantzeko eskubidea dute.
Industria
Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez,industrialdea eraiki zen XXI. mendearen hasieran. Eraikuntza lanak 2002an hasi eta urtebete beranduago hiritartzea amaitzean enpresen pabiloiak eraikitzen hasi ziren. Industrialdea Cabanillasko herrigunearen ondoan dago.
Azalera guztira: 47.720 m2
Lursailen azalera: 241.915 m2
Parke eolikoak
Cabanillas udalerriaren mugen barruan, Nafarroako gobernuak eraikitako "Serralta" eta "San Gregorio" izeneko parke eolikoak daude. Lehenak 16,50 megawatteko potentzia dauka, eta bigarrenak 15,00 megawatteko potentzia. Bi parkeen jabea Nafarroako gobernua da gaur egun.
Demografia
XX. mendearen lehen erdialdean hazkunde esanguratsua izan zuen Cabanillasek, eta 1950erako ia hirukoiztu egin zuen populazioa. Ordutik aurrera, 1.500 biztanle inguruan egonkortu zen populazioa.
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 158 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen %10,57 (Nafarroako batezbestekoaren antzekoa).
Politika
Udal hauteskundeak
2003 eta 2007ko hauteskundeetan PSN alderdiko Ana María Rodríguez Eneritz aukeratu zuten alkate. 2007an Udaleko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak. Udalbatza Agrupación Progresista de Cabanillas (APC, PSNtik aldendutakoak, 3 hautetsi) eta UPNk (2) osatu zuten. Baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako guztien %1,31a) eta zurizko 9 boto izan ziren (botoen %0,92a). Abstentzioa %13,08koa izan zen.
2011n ere hiru izan ziren aurkeztutako zerrendak, kasu honetan PSN (5 zinegotzi), UPN (3) eta PP (1). PSNko Alberto Santos alkate bihurtu zen. Hauteskundeen aurreko hilabeteetan korapilatsuak izan ziren, PSNko herriko taldeak Alberto Zardoia proposatu zuen alkategaia izateko baina herrialdeko zuzendaritza Santos burua zen beste zerrenda bat inposatu zuen. Alberto Santos 2007an alderditik aldendu eta Agrupación Progresista de Cabanillas izenekoaren kidea zen; PSN eta APC elkarrekin joateko ituna egin zuten.
Udaletxea
Udaletxea herriko plaza nagusian dago, eta estiloa, inguruko etxeek duten bera da. XX. mendearen hasieran eraiki zen, herriko eskola moduan, baina 1926an eraikina udal bulegoak hartzeko egokitu zen. Hiru solairu dauzka eta kanpoaldera begira dauden lau fatxada. Kanpoaldeko egituran, harri eta harlangaitzezko osagaiak nabarmentzen dira. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
HELBIDEA: Udaletxe Plaza, z/g
Alkateen zerrenda
Azpiegitura eta garraioak
Condaren Tutera eta Zaragoza bitarteko autobus lineak lau zerbitzu dauzka eguneko. Ibilbidea, honakoa da:
Tutera - Fontellas - Cabanillas - Fustiñana - Ribaforada - Buñuel - Cortes - Mallen eta Zaragoza
Kultura
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cabanillas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,27k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak
Aste Santua: Berpizkunde igandean, 11:30ak aldera, aingeru eta Ama Birjinaren arteko topaketa gertatzen da. Ondoren meza, eta azkenik Judasen antzezpena 13:00etan herriko plazan.
San Isidro eguna: maiatzaren 15ean.
Udaberriko jaiak: maiatza erdialdean ospatzen dira.
Herriko jaiak: Cabanillasko jai nagusiak dira, eta San Rokeren omenez ospatzen dira abuztuaren 15etik abuztuaren 21era. Egun garrantzitsuena San Roke da, abuztuaren 16an. Egun horretan, ohitura zen paloteado antzerki-dantza ikuskizuna egiteko, eta 2013. urtean berreskuratu zuten ikuskizuna, 150 urteko eten baten ondoren. Ikuskizun horretan oinarrituta, 2016an euskarazko lehen paloteadoa antzeztu zen Iruñean: Cabanillasko ereduari jarraitu zitzaion, baina dantzariak Cabanillaskoak, Lodosakoak eta Sartagudakoak izan ziren.
San Queremos jaiak: iraileko azken asteburuan.
Ondasun nabarmenak
San Joan Jerusalengoaren eliza
San Joan Jerusalengoaren eliza, XII. mendearen amaiera eta XIII. mendearen hasierako eraikin erromanikoa da.
Natibitatearen eliza
Eliza herriko gunerik altuenean kokatzen da, ubidera eta Cabanillasko ortuari begira. Eliza Jerusalengo San Joanen Ospitaleko ordenaren jabetza izan zen, herria guztia bezalaxe. Jatorri erromanikoko elizatik, zirkuluerdi-formako absidea bakarrik kontserbatzen da gaur egun. XII. mendean eraikitako jatorrizko eliza haren gainean, hainbat zaharberritze eta handitze burutu dira historian zehar, aipagarriena XVI. mendean egindakoa.
Kanpoaldean, Erdi Aro itxurako harlandu sendoak, zutabe estuen gainean altxatzen den abside erromanikoa eta hormetako gurutze, eta bestelako landare ikurrak nabarmentzen dira. Erretaula nagusiak, XVI. mendearen hasierako margo hispaniarrak dauzka. Sakristia barruan, 1600eko sagrario erromanista dago, eta bertan San Pedro eta San Pabloren artean dauden azken afariko margoak, Irunberriko Juanen estiloaren antzekoak dira.
Jasokundearen eliza
Jasokundearen eliza XX. mendearen hasieran eraikitako eliza modernoa da, elizaren proiektua Martin Zubieta arkitektoak egin zuen. Barruan, gurutzatuaren bi irudi erromanista gordetzen dira, lehena XVI. mendearen amaierakoa da eta parrokia zaharretik dator, eta bigarrena XVII. mendearen hasierakoa da eta Iruñeko Agustindarren komentutik ekarri zuten. Horrez gain, Gregorio Fernandezek egindako Sortzez Garbiaren irudia eta San Rokeren egurrezko beste irudi bat daude eliza barruan. San Rokeren irudia, izen bereko baselizatik ekarri zuten.
Erretaula nagusia, XVI. mendekoa da eta bertan margo hispaniar-flamenkoak ikus daitezke.
San Roke baseliza
San Roke baseliza XX. mendearen amaieran berriztu zen, eta parrokiaren aurrealdean polikromia berreginda duen aurretxurrigeresko estiloko erretaula nabarmentzen da.
Gertaerak
2009ko abuztuaren 18an, Alex Malo Arbiol 16 urteko gazte cabanillastarra hil zen herriko jaietako lehenengo entzierroan adardun batek harrapatu eta gero.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Nafarroako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Cabanillasko udalaren webgunea.
Judasen Harrapaldia, Nafarroako turismoa sustatzeko webgunea.
Ramon y Cajal kalearen ikuspegia Google Street View-n.
Cabanillasi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
Cabanillas |
16587 | https://eu.wikipedia.org/wiki/540ko%20hamarkada | 540ko hamarkada | 540ko hamarkadak 540etik 549. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.
Gertaerak
Zientzia eta teknologia
Gertaerak
Kultura
Pertsona esanguratsuak
Kanpo estekak
540ko hamarkada
Hamarkadak |
14245 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Al%C3%B2s%20de%20Balaguer | Alòs de Balaguer | Alòs de Balaguer Kataluniako udalerria da, Noguera eskualdean eta Lleidako probintzian kokatua. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 146 biztanle zituen. 69,09 km²-ko azalera du.
Demografia
Ikus, gainera
Lleidako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Alòs de Balaguerko udalaren webgunea.
Noguerako udalerriak
Lleidako udalerriak |
4165 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Abenduaren%2029 | Abenduaren 29 | Abenduaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hirurogeita hirugarren eguna da, 364.a bisurteetan. 2 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
Mundua
1863 - Suezeko kanala ireki zuten Itsaso Gorria eta Mediterranear itsasoa batuz.
1978 -Espainiako konstituzioa Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
2011 - Israelek Jerusalem ekialdean beste 700 etxe egiteko baimena eman zuen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
1947 - The Paradine Case ("Paradine Kasua") filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Gregory Peck, Ann Todd, Alida Valli eta Charles Laughton aktoreek antzeztu zuten.
1971 - Straw Dogs ("Lastozko Txakurrak") filma estreinatu zen, Sam Peckinpahek zuzendu eta Dustin Hoffman aktoreak antzeztu zutelarik.
1995 - Dead Man Walking ("Gizon Hila Oinez") filma estreinatu zen, Tim Robbinsek zuzendu eta Susan Sarandon, Sean Penn, Margo Martindale, Robert Prosky, Lois Smith, Jack Black eta Celia Weston aktoreek antzeztu zuten.
1999 - The Hurricane ("Hurakana") filma estreinatu zen, Norman Jewisoneek zuzendu eta Denzel Washington, Vicellous Reon Shannon, Deborah Kara Unger eta Liev Schreiber aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
2007 - Euskal Herriko futbol selekzioak eta Kataluniakoak bana berdindu zuten Bilboko San Mamesen, ofizialtasunaren aldeko manifestazio jendetsuaren ondoren.
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
1703 - Agustin Kardaberaz, euskal idazle eta teologoa (h. 1770).
1788 - Tomas Zumalakarregi, euskal militar karlista (h. 1835).
1889 - Jose Agerre, euskal idazle eta politikaria (h. 1962).
1891 - Manuela Arriola, Manuela del Sagrado Corazón, bizkaitar adorazioko moja (h. 1936).
1899 - Manuel Laborde, gipuzkoar ingeniaria (h. 1993).
1902 - Horacio Martínez Prieto, bizkaitar anarkista (h. 1985).
1906 - Jacques de Menditte, zuberoar politikaria, Mendikotako alkatea (h. 1995).
1907 - David Carlos Bergara, nafar apaiz eskolapioa (h. 1936).
1946 - Tatus Fombellida, gipuzkoar sukaldari eta zinema zuzendaria.
1951 - Christian Sarramagna, lapurtar futbolari ohi eta entrenatzailea.
1955 - Gustave Parking, lapurtar pailazo eta aktorea, antzerkian eta zineman ibilitakoa.
1960 - Joseba Apaolaza, gipuzkoar aktorea.
1961 - Juan Ramon Makuso, gipuzkoar idazlea eta filosofia irakaslea.
1963 - Teresa Motos, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia.
1970 - Cesar Solaun, bizkaitar txirrindulari ohia.
1983 - Juan Domínguez, gipuzkoar futbolaria.
1985 - Oier Lakuntza, nafar kimikaria, ikerlaria eta bertsolaria.
1996 -
Lizar Begoña, bizkaitar poeta.
Hodei Oleaga, arabar futbolaria.
Naroa Uria, euskal saskibaloi-jokalaria.
Mundua
1552 - Henrike I.a Borboi-Condékoa, Frantziako erlijio gerratan protestanteen liderretako bat (h. 1588).
1709 - Elisabet I.a Errusiakoa, Errusiako enperatriza (h. 1762).
1721 - Madame de Pompadour, frantziar dama, Luis XV.a Frantziakoaren maitalea (h. 1764).
1766 - Charles Mackinstosh, eskoziar kimikaria, ziraren asmatzailea (h. 1843).
1788 - Christian Jürgensen Thomsen, daniar historialaria (h. 1865).
1796 - Johann Christian Poggendorff, alemaniar fisikaria (h. 1877).
1800 - Charles Goodyear, estatubatuar asmatzailea (h. 1860).
1808 - Andrew Johnson, Ameriketako Estatu Batuetako 17. Presidentea (h. 1875).
1809 - William Ewart Gladstone, Erreusma Batuko lehen ministroa (j. 1898).
1836 - Georg August Schweinfurth, alemaniar esploratzaile, etnologo eta botanikaria (h. 1925).
1838 - Raffaello Sernesi, italiar margolaria (h. 1866).
1843 - Elisabet Wiedekoa, Errumaniako erregina (h. 1916).
1850 - Tomás Bretón, espainiar musikagile, orkestra zuzendari, biolinista eta musika irakaslea (h. 1923).
1858 - François Laffargue, frantziar militarra (h. 1914).
1859 - Venustiano Carranza, Mexikoko presidentea (h. 1920).
1863 - Wilhelm His, suitzar sendagilea (h. 1934).
1869 - Ellen Gleditsch, erradiokimikan aitzindaria eta Norvegiako bigarren emakume irakaslea (h. 1968).
1876 - Pau Casals, kataluniar txelojole, pedagogo, musika zuzendari eta konposatzailea (h. 1973).
1879 - Witold Wojtkiewicz, poloniar margolaria, sinbolismo mugimendukoa (h. 1909).
1893 - Vera Brittain, ingeles idazlea, anglikanoa, feminista eta bakezalea (h. 1970).
1896 -
David Alfaro Siqueiros, mexikar pintorea (h. 1974).
Hortensia Gelabert, kubatar-espainiar aktorea (h. 1958).
1903 - Candido Portinari, brasildar margolari espresionista (h. 1962).
1904 - Amaro del Rosal, espainiar sindikalista eta idazlea (h. 1991).
1910 - Ronald Coase, britainiar ekonomialaria, 1991ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2013).
1911 - Klaus Fuchs, alemaniar fisikaria (h. 1988).
1913 - Pierre Werner, Luxenburgoko lehen ministroa eta Europar Batasunaren sorreran pertsona nabarmena (h. 2002).
1914 - Billy Tipton, estatubatuar jazz-musikari eta orkestra zuzendaria (h. 1989).
1915 - Jo Van Fleet, estatubatuar aktorea (h. 1996).
1920 -
Josefa Iloilo, Fijiko Errepublikako presidentea (h. 2011).
Viveca Lindfors, suediar aktorea (h. 1995).
1921 - Dobrica Ćosić, jugoslaviar eta serbiar idazle, teoriko politiko eta politikaria, Jugoslaviako Errepublika Federaleko lehenbiziko presidentea (h. 2014).
1922 - William Gaddis, estatubatuar idazlea, Errealismo zikin deituriko literatura-joeraren aitzindaritzat joa (h. 1998).
1923 - Yvonne Choquet-Bruhat, frantziar matematikari eta fisikaria.
1924 - Francisco Nieva, espainiar idazlea (h. 2016).
1925 - Luis Alberto Monge, Costa Ricako presidentea (h. 2016).
1929 - Ali Hassan Kuban, egiptoar kantari, klarinete-jotzaile eta musikagilea (h. 2001).
1936 - Mary Tyler Moore, estatubatuar aktorea (h. 2017).
1938 - Jon Voight, estatubatuar aktorea.
1940 - Brigitte Kronauer, alemaniar idazlea (h. 2019).
1941 - Ray Thomas, ingeles abeslari, txirula-jotzaile eta egile abeslaria, The Moody Blues taldeko sortzaileetako bat (h. 2018).
1943 - Rick Danko, kanadar musikari, baxu-jotzaile, abesti egile eta abeslaria, The Band taldeko kidea (h. 1999).
1946 - Marianne Faithfull, ingeles abeslari eta aktorea.
1947 - Ted Danson, estatubatuar aktorea.
1950 - Jon Polito, estatubatuar aktore eta ahots bikoiztailea (h. 2016).
1953 -
Thomas Bach, alemaniar eskrimalari ohi eta kirol-zuzendaria, Nazioarteko Batzorde Olinpikoko lehendalaria.
Stanley Williams, 1969an Los Angelesen sustraitutako Crips kale bandaren liderra (h. 2005).
1954 - Toshiaki Imai, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
1955 - Jan Versleijen, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
1957 - Bruce Beutler, estatubatuar immunologo eta genetikalaria, 2011ko Medikuntzako Nobel Saria.
1958 - Ana Curra, movida madrileñako espainiar abeslari, teklista eta konpositorea.
1962 -
Carles Puigdemont, Kataluniako Generalitateko presidentea.
Wynton Rufer, zeelandaberritar futbolari ohia.
1963 - Ulf Kristersson, Suediako lehen ministroa.
1965 - Dexter Holland, The Offspring bandako abeslaria eta gitarrajolea.
1967 - Lilly Wachowski, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
1968 - Gabriela Tagliavini, argentinar zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria eta idazlea.
1969 - Jennifer Ehle, estatubatuar aktorea.
1970 - Bernardo Hernández, arlo teknologikoko ekintzaile, exekutibo eta inbertitzaile espainiarra.
1971 - Jeroen Blijlevens, herbeheretar txirrindulari ohia.
1972 -
Pauline Barmby, kanadar astronomoa.
Jude Law, ingeles aktorea.
Leonor Varela, txiletar aktore eta modeloa.
1974 - Miriam Reyes, galiziar poeta, bideo-sortzailea eta itzultzailea.
1975 -
Shinji Otsuka, japoniar futbolari ohia.
Teresa Perales, espainiar igerilari, politikari ohia, idazlea eta irakaslea.
1976 - Kate Ford, ingeles aktorea.
1978 - Hélène Laporte, frantziar politikari kontserbadorea.
1979 - Diego Luna, mexikar zinema zuzendaria eta aktorea.
1983 - Natalia Zeta, espainiar aktore pornoa.
1986 -
Bianca Freire, brasildar emakumezko aktore pornografiko ohia.
Miguel Merino, Merino I.a, errioxar pilotaria.
1991 - Huong Giang, vietnamdar emakumezko abeslari eta modelo transgeneroa.
1996 - Sana Minatozaki, japoniar abeslari, dantzari, modelo, konpositorea eta aurkezlea.
1998 - Victor Osimhen, nigeriar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
1546 - Joan Petit, lapurtar apaiz katolikoa, Cabo Verden (j. c. 1480).
1943 - Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar, gipuzkoar ehulea eta bertsolaria (j. 1865).
1957 - Maria Luisa Rodríguez, Vasquita, gipuzkoar erraketista, Bartzelonan (j. 1920).
1969 - Karmelo Balda, gipuzkoar palaria, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzaile eta lehendakaria (j. 1897).
1979 - Manuel de la Sota, Txanka, euskal kulturaren bultzatzailea, idazlea eta politikari abertzalea (j. 1897).
1989 - Emilio Alonso Larrazabal, bizkaitar futbolaria, Mexiko Hirian (j. 1912).
1995 - Joani Lertxundi Elizalde, lapurtar fraide beneditarra eta euskal idazlea (j. 1908).
1999 - Jesús Aizpún, nafar politikaria, hainbat alderdiren sortzailea, euren artean UPN (j. 1928).
2009 - Antonio Beristain, espainiar kriminologo eta katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren sortzailea (j. 1924).
2017 -
Andoni Lekuona, gipuzkoar soziologoa (j. 1932).
Pedro Osinaga, nafar aktorea, Madrilen (j. 1936).
2021 - Clemente Iriarte, nafar futbolaria (j. 1946).
Mundua
1170 - Thomas Becket, ingeles artzapezpiku martiria (j. 1118 edo 1120).
1563 - Sebastian Castellion, frantziar humanista eta teologo protestantea (j. 1515).
1605 - John Davis, ingeles itsasgizon eta esploratzailea (j. c. 1550).
1606 - István Bocskai, hungariar aitoren seme kalbindarra (j. 1557).
1689 - Thomas Sydenham, ingeles medikua (j. 1624).
1720 - Maria Margaretha Kirch, alemaniar astronomoa, bere garaian ezagunenetakoa (j. 1670).
1731 - Brook Taylor, britainiar matematikaria (j. 1685).
1743 - Jacint Rigau-Ros, kataluniar pintorea (j. 1659).
1772 - Ernst Johann von Biron, Kurlandia eta Semigaliako dukea eta Errusiar Inperioko erregeordea (j. 1690).
1825 - Jacques-Louis David, frantziar margolaria (j. 1748).
1834 - Thomas Malthus, ingeles ekonomialaria, demografiaren sortzailea (j. 1766).
1877 - Angelica Singleton Van Buren, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1818).
1883 - Francesco De Sanctis, italiar idazlea (j. 1817).
1890 -
Octave Feuillet, frantziar idazlea (j. 1821).
Orein Pikart, miniconjou leinuko siux tribu indiarreko buruzagia (j. c. 1826)
1894 - Christina Rossetti, ingeles poeta eta idazlea (j. 1830).
1916 - Grigori Rasputin, errusiar mistikoa (j. 1869).
1918 - Dmitri Miontxinski, Errusiar Inperioaren koronel eta Errusiako Gerra Zibilean Txernetzoven Partisanoen parte (j. 1889).
1919 - William Osler, kanadar medikua (j. 1849).
1924 - Carl Spitteler, suitzar idazlea, 1919ko Literaturako Nobel Saria (j. 1845).
1925 - Félix Vallotton, suitzar eta frantziar margolari, eskultore, xilografien egile eta idazlea (j. 1865).
1926 - Rainer Maria Rilke, austriar-hungariar poeta (j. 1875).
1928 - Eilif Peterssen, norvegiar margolaria (j. 1852).
1937 - Eladia García Palacios, espainiar maistra, sozialista eta sindikalista, fusilatua (j. 1904).
1941 - Tullio Levi-Civita, italiar matematikaria (j. 1873).
1943 - Carme Karr i Alfonsetti, kataluniar kazetari, idazle, musikologo eta publizista feminista eta bakezalea (j. 1865).
1965 - Frank S. Nugent, estatubatuar gidoigile, kazetari eta zinema kritikaria (j. 1908).
1980 - Nadezhda Mandelstam, errusiar idazlea (j. 1899).
1981 - Miroslav Krleža, kroaziar idazlea (j. 1893).
1986 -
Harold Macmillan, Erresuma Batuko Lehen Ministroa (j. 1894).
Andrei Tarkovski, sobietar zinemagilea (j. 1932).
1988 - Émile Aillaud, frantziar arkitektoa (j. 1902).
1996 - Mireille Hartuch, frantziar abeslaria, konpositorea eta aktorea (j. 1906).
1998 - Jean-Claude Forest, frantziar komikigilea (j. 1930).
2000 - Jacques Laurent, frantziar idazlea (j. 1919).
2001 - Cássia Eller, brasildar rock abeslari eta gitarra-jotzailea (j. 1962).
2002 - Don Clarke, The Boot, zeelandaberritar errugbi eta kriket jokalaria (j. 1933).
2004 - Julius Axelrod, estatubatuar biokimikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1912).
2009 - David Levine, estatubatuar marrazkilaria (j. 1926).
2010 - Héctor Mendoza, mexikar antzerki-zuzendari eta antzerkigilea (j. 1932).
2015 - Lilian Camberabero, frantziar errugbilaria (j. 1937).
2016 - Ferdinand Kübler, suitzar txirrindularia (j. 1919).
2017 - Edith Checa, espainiar kazetaria, idazlea eta poeta (j. 1957).
2018 - Judith Rich Harris, estatubatuar psikologoa (j. 1938).
2019 -
Alasdair Gray, eskoziar artista eta idazlea (j. 1934).
Neil Innes, ingeles idazle, umorista eta musikaria (j. 1944).
2020 -
Pierre Cardin, italiar jostuna eta moda-alorreko enpresaburua (j. 1922).
Alexi Laiho, finlandiar gitarra-jotzaile, musikagile eta abeslaria, Children of Bodom taldeko kide sortzailea (j. 1979).
Sofia Zhukova, errusiar serieko hiltzailea (j. 1939).
2021 -
Antoine Bonifaci, frantziar futbolaria (j. 1931).
Pupetta Maresca, Italiako Camorraren partaidea (j. 1935).
2022 -
Eduard Artemiev, errusiar musikagilea (j. 1937).
Noël Dejonckheere, belgikar txirrindularia (j. 1955).
Ruggero Deodato, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea (j. 1939).
Pelé, brasildar futbolaria, historiako garrantzitsuenetarikoa (j. 1940).
Edgar Savisaar, Estoniako lehen ministroa (j. 1950).
Vivienne Westwood, britaniar diseinugile eta enpresaria (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenak
Sehaska egutegiko izendegia: Dabi, Dabid eta Nuria (Kataluniako izena).
Santu kristatuak: Thomas Becket
Kanpo estekak
Abenduaren 28 | Urteko egutegi | Abenduaren 30 |
4173 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Ostegun | Ostegun | Osteguna, halaber eguena (Bizk.) edo ortzeguna (Lap. eta Naf.), asteko laugarren eguna da. Asteazkena eta Ostirala artean dago. Etimologiarik ohikoena da "zeruaren eguna" (Urtziren eguna), baina baliteke ere bortz hitzetik etortzea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Osteguna
Thor |
14346 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Osteritz | Osteritz | Osteritz Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.
biztanle zituen.
Bertako biztanleak osteriztarrak dira.
Izena
Osteritz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
Ostariç (1049)
Osteriç (1071)
Ozteritz (1278)
Osteriz (1280)
Ostariz (1280)
Ozteriz (1366)
Osteriz (1428)
Osteriz (1800)
Osteritz (1989)
Geografia
Osteritz Esteriberran dago.
Ingurune naturala eta klima
Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.
Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.
Estazio meteorologikoak
Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago. Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora. Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora. Zubiriko estazioa da Osteritzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Historia
Erregeen jaurerriaren antzinako lekua, 1280an urtean 64 sos eta erdi eta 16 kahitze eta erdi garagar eta olo zor zituena. Garai hartan "dekania" bat izan zuen Landazabalgo Andre Mariaren monasterioak (Mezkiritzen kokatuta), Antso Gartzeitz IV.ak Fortun Arabakoa apezpikuari emandakoa (1071), hura hil ondoren Leireko abadiaren domeinura itzul zedin.
Demografia
biztanle zituen Osteritzek.
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.
Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.
Osteritzeko azpieuskalkia esteribarrera da, eta, zehazki, Erdiesteribartar aldaera. 2007ko udazkenean, euskaldun behintzat gabeak baziren ibarran.
Euskararen Foru Legea
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.
1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.
Jaiak
Natibitateko jaiak: irailaren lehen asteburuan
Ondasun nabarmenak
Errosarioko Ama Birjina eliza, Erdi Aroko kristiau eliza zaharra.
Osteritzeko jauregia, Erdi Aroko jauregia.
Oharrak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Esteribar
Ibarrak (Iruñerria)
Zangozako merindadea
Nafarroa Garaia
Kanpo estekak
Esteribarko Udalako webgune ofiziala
Esteribarko lekuak |
880 | https://eu.wikipedia.org/wiki/1556 | 1556 |
Gertaerak
Urtarrilaren 23a - Txinako Shaanxiko lurrikarak 830.000 hildako eragin zituen. Historian zehar gizakiak ezagututako lurrikararik hilgarriena izan zen.
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Otsailaren 16a - Todo Takatora, daimyō japoniarra (h. 1630).
Pedro Agerre, Axular, euskal idazlea (h. 1644).
Frantzisko Mendieta, bizkaitar margolaria eta historialaria.
Carlo Maderno,italiar arkitektoa, barrokoaren aitzindaria (h. 1629).
Katagiri Katsumoto, japoniar samuraia (h. 1615).
Heriotzak
Urtarrilaren 27a - Humayun, Indiako Mogol Inperioaren bigarren gobernatzailea (j. 1508).
Martxoaren 21a - Thomas Cranmer, ingeles elizgizona eta Canterburyko lehen artzapezpiku anglikanoa (j. 1489).
Maiatzaren 28a - Saitō Dōsan, daimyo japoniarra (j. 1494).
Uztailaren 31 - Inazio Loiolakoa, Jesusen Konpainiaren sortzailea (j.1491).
Urriaren 3a -Domingo Martinez de Irala, gipuzkoar konkistatzaile eta kolonizatzailea (j. 1509).
Urriaren 21a - Pietro Bacci Aretino, Italiako idazlea (j. 1492).
Fuzûlî, azerbaijandar poeta, idazle eta pentsalaria (j. c. 1494).
Tullia d'Aragona, italiar olerkari, idazle eta filosofoa (j. c. 1510)
Kanpo estekak |
2634 | https://eu.wikipedia.org/wiki/1307 | 1307 |
Gertaerak
Urriaren 13a - Frantzian "Tenpluko zaldunak" heretiko eta inmoraltzat salatu zituzten Inkisizioaren aurrean. Handik bost urtera ordena guztiz desegin zen.
Jaiotzak
Alessandra Giliani, ustez, italiar historialari naturala, historiako anatomia eta patologia landu zituen lehen emakumea bezala ezaguna (h. 1326).
Heriotzak
Otsailaren 10a - Timur Khan, Txinako Enperadore eta Mongolen Inperioko seigarren Khan Handia, Yuan dinastiako bigarren enperadorea (j. 1265).
Ekainaren 1a - Dultzino, italiar fraide eta buru erlijiotsua (j. c. 1250).
Uztailaren 7a - Eduardo I.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1239).
Urriaren 3a - Margarita Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infanta.
Kanpo estekak |
18246 | https://eu.wikipedia.org/wiki/A%C3%B1ezkar | Añezkar | Añezkar Nafarroa Garaiko kontzejua da, Berriobeiti udalerrikoa. 204 biztanle zituen 2018an.
Demografia eta biztanleria
Azpiegitura eta garraioak
La Muguiroarra autobus konpainiak Añezkar Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Aldatz - Lekunberri - Irurtzun - Berriobeiti - Iruñea
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Erreferentziak
Kanpo estekak
Berriobeitiko kontzejuak |
6521 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Alonsotegi | Alonsotegi | Alonsotegi Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Enkarterri eskualdekoa. 21 kilometro koadro ditu, eta . urtean biztanle zituen. Enkarterrietako sarreran dagoelarik (Bilbora 5,1km), eskualde horretako gainerako herrien antzeko biztanleria kopurua du.
Historia
Historian zehar, Arrigorriaga eta Barakaldo udalerrien zati izan da, harik eta 1991. urtean independentzia lortu zuen arte. Lau zatitan banatu daiteke bere historia:
XV. edo XVI. mende hasierara arte, Alonsotegi Arrigorriaga udalerriaren barnean zegoen.
XVI. mendean, elizate independentetzat eratu zen, 1888. urtera arte.
1888. urteko azaroaren 13tik 1990ko abenduaren 31ra arte, Barakaldok izan zuen anexionatuta. 1980ko urtarrilaren 20ean, Aldana tabernako atentatua jazo zen, eta GAE espainiar talde terroristak lehergailuz 4 lagun hil eta 20 zauritu zituen.
Azkenik, 1991ko urtarrilaren 1ean lortu zuen berriz desanexioa, ordura arte beti barakaldar izandako Irauregi eta Zamundi auzuneekin herri independentea eratuz.
Demografia
1991. urtera arte, Alonsotegi Barakaldoko udalerrian sartuta egon zen.
Politika
Azken urteetan, Alonsotegin hiru epaiketa prozesu judizial garrantzitsu ireki dira, oposizioko EH Bildu alderdiak egindako ikerketari eta ondorengo salaketei esker. Ondorioz, Alonsotegiko azken lau alkateetatik hiru (Jose Luis Erezuma, Gabino Martínez de Arenaza eta Aitor Santisteban) epaiketa prozesuetan sartu dira fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik, zerga-iruzurrengatik eta influentzia-trafikoengatik beste kausa batzuekin batera.
2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, horregatik guztiagatik, alonsotegiarrek aldaketa nabaria egin zuten euren botoetan. Alonsotegi herri independente bihurtu zenetik gaur egun arte (1991-2019) lehen indarra izandako EAJ bigarren indar izatera igaro zen.
2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan, aldaketa gauzatu zen Alonsotegin. Izan ere, Euskal Herria Bilduk bozken gehiengoa lortu zuen. Oraingo honetan 7 zinegotzi lortu zituen, EAJk 4 lortuta.
2019ko udal hauteskundeak
Lodiz: Hautagaitza irabazlea. / Alderdien ordena: Boz kopuruaren arabera / Datuak: Euskadi.net
2019ko hauteskundeen emaitzak, aurrekoekin alderatuta
Lodiz: Hautagaitza irabazlea. / Alderdien ordena: Boz kopuruaren arabera / Datuak: Euskadi.net
Geografia
Alonsotegiko hiriguneaz gain, aipatzekoak dira Arbuio eta Irauregi auzoak.
Ingurune naturala
Alonsotegiko herriaren %93,79a eremu naturala izanik asko dira bertan egin daitezkeen mendi ibilbideak. Kadagua ibaiaren ondoan kokatuta dago Pagasarri eta Ganekogorta mendien pean. Goraipatzekoak dira Pagasarri mendira bidean dauden elurzuloak (Ganeta eta Pagasondon kokatuak), hauek XVII.mendean erabiltzen ziren elurra biltegiratzeko. Elurra lurrean eraikitako zuloetan trinkotzen zen izotz bihurtzeko eta ondoren salmentan jartzeko, elikagaien kontserbarako erabiltzen zen gehienbat .
Udalerri hau deigarria da orografia aldetik, izan ere bere punturik baxuena 50 metroan dago eta altuena Ganekogorta mendia da ia 1.000 metroko garaieran. Orografia horretatik zehar bi ibilbide egin daitezke interesguneak ikusi ahal izateko, PR-BI 100 "Meategi eta korten ibilbidea" eta PR-BI 101 "Haitz Zurien ibilbidea" biak behar bezala markatuta.
Udalerri mugakideak
Barakaldo iparraldean.
Bilbo ipar-ekialdean.
Arrigorriaga ekialdean.
Gueñes hego-mendebaldean.
Arrankudiaga hegoaldean.
Auzoak
Arbuio
Azordoiaga
Irauregi
Pertxeta
Zamundi
Ondasun nabarmenak
Erlijio ondarea
Deigarria da herri txiki honek daukan ermita kopurua. XV.mendeko San Antolin baseliza herrian nabarmentzen da, hura baita ondare artistiko eta historiko garrantzitsuena . San Martin baseliza (Somo auzoan), Santa Kiteria baseliza (Zamundi auzoan), Gidako Ama Birjina eliza (Arbuio auzoan) eta San Bartolome eliza (Lasao kalean) XX.mendean zehar eraiki ziren, gehienak nahiko soilak. Euren artean San Bartolome eliza goraipatu daiteke estilo neogotikoaren ezaugarriak baititu.
Zerbitzuak
Alonsotegik ez dauka zerbitzu askorik, baina euren artean udal frontoia eta alonsotegiko eskola nabarmendu daitezke. Horrez gain, herriko gazteek Lokomotorra Gaztetxea sortu zuten orain dela urte batzuk.
Argazki galeria
Garraioak
Trena
Udalerrian Renfe Feve eragilearen Irauregiko geltokia dago.
Autobusa
Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:
Alonsotegiar ospetsuak
Andoni Goikoetxea (1956-), futbolari ohia eta entrenatzailea.
Iñigo Urkullu (1961-), Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta EAJko politikaria.
Jesus Maria Hurtado Arrieta (1930-2012), futbolaria.
Jose Ramon Alexanko (1956-), futbolari ohia eta entrenatzailea.
Marcelino Bilbao (1920-2014), Mauthausen kontzentrazio esparru nazitik bizirik ateratakoa
Erreferentziak
Ikus, gainera
Bizkaiko udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Alonsotegiko udalaren webgunea. |
6503 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Tolosa | Tolosa | Tolosa Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdeko herriburua. Oria ibaiaren haranean dago, Donostiatik 24 km hego-mendebaldera. Eskualdeko herri jendetsuena da, biztanle baitzituen . urtean. Hamar urtez, 1844-1854 bitartean, Gipuzkoako hiriburua izan zen.
XX. mendearen bukaera arte, industria gune garrantzitsua izan zen, bereziki papergintzaren sektorekoa eta Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia lotzen zituen bideko gurutzagune nagusia. Geroztik, industriaren gainbeherarekin batera, zerbitzu-hiri bilakatu da, inguruko herrietako biztanleriari merkataritza, hezkuntza eta osasun zerbitzuak eskainita.
Kultura arloan, Tolosako inauteriak Euskal Herria osoan ezagunak dira eta kanpoko jende asko erakartzen dute. Halaber, Titirijai txotxongiloen jaialdia eta Tolosako Abesbatza Lehiaketa ospetsuak dira eta, gastronomian, Tolosako babarrunak.
Izenaren jatorria
Tolosak Okzitaniako Tolosa hiritik jaso zuen izena (, ). Hiribildu gutuna Alfontso X.a Gaztelakoa Jakitunak eman zion 1256an eta, garaiko ohiturari jarraituz, ordurako bazen eta ospe handia zuen hiri baten izena eman zion. Okzitaniakoaz eta Gipuzkoakoaz gain, badira beste Tolosa batzuk: Portugalen (Nisa udalerriko herria), Filipinetan (Leyten) eta Argentinan (Buenos Airesko probintzian).
Geografia
Gipuzkoako probintziaren erdialdean dago, Donostiatik 25 kilometrora. Udalerriak eremu handia hartzen du Gipuzkoako udalerrien batez bestekoarekin alderatuta, 37 km2-ko azalera baitu.
Ingurune naturala eta klima
Hiria gutxi garatua zegoen garaian, ibaiak haltzadiak zeuzkan albo banatan, ibilbide osoan, galeria baten moduan. Lehen biztanle horiek harresi bat eraiki zuten babes moduan, eta baratzeak eta fruta arbolentxako eremuak jarri zituzten, elikagaiez hornitzeko, eta itzala emateko zuhaitzak arretaz aukeratu zituzten.
Gero, leku faltagatik, eraikin handiak eta industrai pisuak harresiz kanpo jartzen hasi ziren. Ondoren, XIX. mende hasieran, industria bizimoduak eragindako zarata eta kiratsetik ihes egite aldera, lorategiak sustatu zituzten, lasaitzeko eta atseen hartzeko leku gisa. Berdegune horietako batzuek oraindik bizirik diraute, baita zuhaitz berezi eta dotore batzuek ere.
Tolosan lorategi natural ederrak ditu. Herria mendiz inguratua dagoenez, naturan murgilduz gero landare eta animalia anitz ikusi ahal izango dituzue, urtaro guztietan. Natura aberastasun hori dela eta, udal lurraldearen parte bat Natura 2000 Sarean dago.
Tolosak biodibertsitatea zaintzen laguntzen du, lursail batzuk Ernio-Gaztumeko eta Aralarko interes komunitarioko Lekuen parte baitira (Monteskue eta urkizu auzoetako goialdea, bateti; eta Bedaio, bestetik). lursail horietan dauden animalientat oso garrantzitsuak diren zuhaitza zaharrak, saguzarren babesleku diren leizeak, hegazti sarraskijaleak elikagai bila joaten diren larreak, eta beste herrialde batzuetan desagertzeko zorian duaden landareak eta animaliak babesten dituzten basoak eta sasiak.
Hidrografia eta orografia
Tolosa Oria ibaiak zeharkatzen du; ibai horrek Araxes eta Berastegi erreken urak jasotzen ditu.
Bestalde, mendi hauek daude Tolosako udalerrian: Uzturre, Belabieta, Loatzo, Erroizpe, Otsabio, Mendikute, Ubeltz, Herniozabal...
Udalerri mugakideak
Ibarra ekialdean, Irura eta Anoeta iparraldean, eta Alegi hegoaldean.
Auzoak
Erdi Aroan, bailarako biztanleak parrokiatan multzokatuta zeuden; Laskoraingo eta San Estebango parrokietan (XII-XIII), adibidez.
Inguruko mendietako hegaletako baserriak oraingo landa auzoen jatorri dira: Iurre, Berazubi, San Esteban, San Blas, Izaskun, Amarotz, Usabal, Montezkue, Belate, Belabieta, Alliri, Arramele, Iparragirre eta Alde Zaharra, Bedaio, Aldaba, Aldaba txiki, Auzo Txikia, Bentaundi eta Urkizu.
Historia
Historiaurrea eta antzinaroa
San Esteban auzoan, duela 9.000 urteko giza kokaleku bat aurkitu zuten. Bertan jasotako tresnen eta landutako silex aztarnen arabera, ehizatik eta fruituak biltzetik bizi zen giza taldea zen.
Besteik, Tolosako udalerritik kanpo egon arren, duela gutxi Azken Paleolitoko giza jardueraren zantzuak aurkitu dira Araxes ibaiaren haraneko haitzulo batean; horiek izango lirateke udalerritik hurbilen dagoen lurraldeko ebidentziarik zaharrenak (adibidez, San Esteban kokalekukoak baino zaharragoak). Era berean, beste aztarna batzuk ere aurkitu dira Ilarratzuko hilobi ezagunean (Lizartza), hauek berriagoak izanik, hots, Kalkolito/Eneolito garaian kokatuak. Historiaurreko ebidentzia horien artean, aipatzekoa da Txispiriko (Gaztelu) hilobi-kobazulo garrantzitsua, zeina Telesforo Aranzadik aurkitu baitzuen 1934an, eta Maximo Ruiz de Gaonak induskatu baitzuen 1944an. Bertan, ehunka giza hezur aurkitu ziren (horien artean "buru-hezur kopa" bat nabarmentzen da), gutxienez 14 banako berregiten dituztenak; gutxi gora behera Brontze Arokoak denak. Aurretik ustez egindako espoliazio bat gorabehera, zeramika-aztarna gutxi baina interesgarriak eta fauna-aztarna asko ere aurkitu ziren.
Brontze Arokoa da Belabietako trikuharria, orain dela 4.000 urte ingurukoa. Halaber, Otsabio-Zarateko Estazio Megalitikoan: Pagoaundiko tumulua eta Otsabioko trikuharria (Altzo), Añiko trikuharria (Bedaio auzoa, Tolosa); Urkitako Estazioan: Axurdarioko trikuharria (Lizartza); Ernioko estazioa: Itxuraingo tumulua (Alkiza); baita Erroipeko estazioa ere (Gaztelu), tontor horietan dauden tumulu eta zistekin.
Bestetik, Burdin Arokoa dugu Intxurko bizileku gotortua, Aldaba auzoan. Dirudienez, 2.300 urte inguru ditu, eta badu zerikusia Oria haraneko beste hainbat bizitokirekin: Murumendikoarekin (Beasain), Basagaingoarekin (Anoetan) eta Buruntzakoarekin (Andoain), alegia. Baliteke Intxurgo herrixka gotortua erromatarrak iristearekin bat ustu izana. Historiaurreko ebidentzia horiek guztiak garrantzitsuak dira Tolosako testuinguru historikoa eta bere geografia ulertzeko, geografikoki hurbilekoak eta irisgarriak baitira.
Antzinaro Berantan Tolosan gune populatu bat egon zela susmatzen da, horrela adierazten dute Laskoiango San Esteban elizan agerturiko erromatar zeramika arrunt zatiek baita Intxurmutegiko kobazuloan topaturiko eraztunak eta Konstanzio II.a enperadorearen txanponak ere.
Erromatar garaiarekin lotuta, baina kasu honetan Euletxarako tontorrean (gaur egun Leaburu-Txaramako lurretan, Tolosako San Blas eta Amarotz auzoekin muga eginez) argitara ateratzen ari diren aztarna arkeologikoez hitz egin dezakegu. Leku horretan, hainbat garai historikotan, hainbat istilu-motaren aurkako defentsa-leku gisa erabili zen. Aranzadi Z.E. arkeologoen lehen hipotesi gisa, bertan gotorleku erromatar bat ezarri zela uste da (garai hartan Basagain edo Intxur herri indigena harresituekin bat egiten zuen, hau da, "Barduliako" lurretan Erroma sartu zen garaian). Arkeologoek egindako lanen emaitzen artean, honako hauek laburbiltzen dira:«Euletxara (345 metro) Tolosako San Blas auzoaren gainean dagoen muino bat da, Araxes bailararako sarrera ixten duena. Tontorretik Tolosa eta Araxes bailarako sarrera kontrolatzen dira. Inguruan, Intxurreko Burdin Aroko herria eta Larte-Almitxuriko harrespilak daude, baita Txispiri 3 haitzuloa ere, erromatarren garaiko aztarnak dituena. (...) Egiturak hektarea bateko eremu bat inguratzen du, esparru irregular bat eratuz. [Baina], bere bisitaldiari esker egituraren ezaugarriak nahiko erregularrak direla ikus daiteke. (...) Bestalde, zenbait puntutan (...) argi ikusten da lubaki inguru bat duela. (...) Indusketa-lanei esker eta jasotako informazioari esker, esan dezakegu gotorleku erromatarra dela, haien egitura-ezaugarriak biltzen dituelako eta azaldutako material batzuek argi utzi dutelako egiturak erromatarren garaikoak direla. Ikusgai dauden babesak erromatarren garaiko kanpamenduetan baino ez dira ezagutzen, eta Euletxaran "Agger", "Fossa" eta "contra-agger" bat ikus daitezke. (...) Egiturazko ezaugarriak direla eta (txikia, irregularra), esan dezakegu gotorleku "policcastellum" motakoa dela, ehunka soldadu hartzeko eraikia» (Ceberio, M. & Quevedo, I., 2018)
Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea
1200. urtean, Alfontso VIII.a Gaztelakoak Gipuzkoa mendean hartu zuen. 1256an, Alfontso X.a Jakitunak forua eman zion Tolosari, eta hiribilduko biztanleek inguruetako herriek edota probintziek ez zituzten eskubideak jaso zituzten.
1794ko abuztuaren 9an, Konbentzioaren Gerran, frantsesek hiria hartu zuten Espainiako Armadaren atzetik zihoazela, eta Iberiar Penintsulako Gerran hamarkada batzuk geroago okupazioa errepikatu zuten. Okupazio napoleonikoan, berriz, gerrillen erasoak gertatu ziren eskualdean.
Karlistaldietan, 1872–1876 artean, Tolosa karlistek kontrolatzen zuten hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen. Izan ere, El Cuartel Real egunkariaren egoitzetako bat bertan zegoen.
Aurreko azken bi garai hauetan kokatu behar dugu berriro Euletxarako gotorlekua. Izan ere, bertan, erromatar zantzuen gainera, mendiko zenbait eremu soldaduek XVIII. mendean (Konbentzioaren Gerra) edo XIX. mendean (Napoleonen Gerra edo azken Gerra Karlista) erabili zuten, antzinako lubakien aztarnek adierazten duten bezala.
1844tik 1854ra, liberal moderatuen gobernuaren pean, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zuten, harik eta liberal aurrerakoiak gobernura iritsi eta hiriburutza Donostiara itzuli zen arte (lehenago Donostia izendatua baitzen hiruburu, besteak beste 1822ko eta 1833ko dekretuetan).
1922an Laskuraingo zabalgunea egiten hasi zen, Gillen Eizagirre udal arkitektoaren diseinuari jarraituz.
1936ko abuztuaren 11ean Espainiako Gerra Zibilaren hasieraldera, abuztuaren lehen egunetan indar frankistak Nafarroa Garaitik Zegamara sartu eta Goierri igaro ostean Tolosa bereganatu zuten, eta handik ordu gutxira Tolosako euskarazko eta euskal kulturari buruzko liburuak erre zituzten. Gatazka horien froga gisa, Euletxara mendia berriz ere protagonista izan zen gudu-zelai gisa 1936ko gerra zibilaren kasu honetan. Zehazki, 1936ko uztailaren 30ean militarrek, falangistek eta erreketeek Leabururi eraso zioten eta Euletxara okupatu zuten.
Frankismoaren garaian, Franco jeneralak 3 bisitaldi egin zituen Tolosara: 1941ean, 1948an eta 1952an. Donostian udan egiten zituen egonaldiak aprobetxatuz egin zituen bisita horiek. Leku guztietan bezalatsu, hemen ere haren irudia gurtzen zen, eta inguruan tokiko agintari zibil, erlijioso eta militarrak biltzen ziren. 1941ean SAM paper-fabrika eta Boinas Elsegui txapel fabrika bisitatu zituen. 1948an Zumardi Handian antolatu Probintziako Nekazaritza eta Abeltzaintza Jardunaldiak inauguratu zituen. 1952an Centro Sanitario Secundario y Clínica Maternal inauguratu zuen, Nafarroa etorbidean, gaur egun Correos, Galtzaundi eta beste hainbaten egoitza den eraikinean.
Ekonomia
Ekonomi jarduera nagusiak zerbitzuetakoak dira, merkataritza eta administrazio-gune garrantzitsua da. Industria (metalaren industria, inprimategiak, zurgintza eta ehungintza) eta eraikuntza ere garrantzitsuak dira. Tolosako ekonomiaren ezaugarri nagusietako bat izan den papergintza, berriz, gainbeheran sartua da guztiz, eta lantegi gehienak itxiak. Lehen sektoreak garrantzi gutxiago du Tolosako bertako ekonomi jardueren artean, baina inguruko herrietako nekazari eta abeltzainen bilgune nagusia da. Lanean ari diren tolosarren % 1 besterik ez dabil sektore honetan; gainerakoak, erdibana ari dira beste bi sektoreetan.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren % 0,4. Bigarren sektorea % 17,6. Hirugarren sektorea % 73,7. Eraikuntza % 8,3.
Demografia
2019an herriak 19.270 biztanle zituen, horietatik % 22,06k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 9,38 ziren.
Biztanleriaren bilakaera
Tolosako azken hamarkada hauetan ikusten dena da badirudiela biztanleria katramilatuta dagoela 18000-20000 biztanleen artean. Agian, hazkundearen katramilazio honen arrazoiak, batik bat, XXI.mendeari dagokionez, 2008ko krisialdi ekonomiko globalean aurkitzen dira. Izan ere, krisi hark planetako herrialde guztietan ekonomiaren beherakada ikaragarria ekarri zuen, zeinean familia asko eta askoren ahalmen ekonomikoak negatiboki eraginak izan ziren. Kaltetze ekonomiko hark inflazio ikaragarria ekarri zuen (ez bakarrik etxebizitzak erosteko) eguneroko erosketetan, emantzipazio-prozesuetan.. Bestetik, soldatek, lan-postuek… beherantz egin zuten. Hori dela eta, bikote askok erabakitzen dute seme-alaba asko ez izatea, edo zuzenean seme-alabarik ez izatea, beraien egoera ekonomikoak, lan egoerak eta bestelakoak ez dietelako baimentzen... jaiotza-tasan zuzenki eraginez.
Politika
2003ko udal hauteskundeak
2003ko maiatzaren 25ean egin ziren udal hauteskundeetan EAJk 7 Zinegotzi lortu zituen, 4 EAk, 2 PPk, 2 PSE-EEk eta 1 EB-Bk. Horren ondorioz, alkate Jokin Bildarratz (EAJ), lehendabiziko alkate tenientea Olatz Peon EAJ eta bigarrengoa Onintza Lasa (EA) hautatu ziren.
2007ko udal hauteskundeak
2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan, berriz, EAJk lortu zuen gehiengo osoa 9 zinegotzi eskuratu baitzituen, EAk 3, PSE-EEk 2, EB-Aralar koalizioak 2 eta PPk 1. EAE-ANVren zerrendak inpugnatuak izan ziren, baina jasotako boto baliogabeekin 4 zinegotzi eskuratuko zituzkeen. Gobernu Batzordea EAJk eta EAk osatu zuten, eta Jokin Bildarratz bigarrenez alkate izan zen.
2011ko udal hauteskundeak
2011ko maiatzaren 11n Bilduko Ibai Iriarte alkategaia Tolosako alkate bilakatu zen, Aralar alderdiko Iñaki Irazabalbeitia zinegotziaren babesaz.
2015eko udal hauteskundeak
2015eko udal hauteskundeen ondoren, EAJ alderdiko Olatz Peon bihurtu zen alkate.
2019ko udal hauteskundeak
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 4.464 boto (8 zinegotzi). EH Bilduk 4.249 boto (8 zinegotzi). PSE-EEk 742 boto (zinegotzi 1). Podemos-IU-Equok 530 boto. PPk 214 boto. Olatz Peon (EAJ) izendatu zuten alkate bigarrenez.
Udal hauteskundeen jarraipen historikoa
Alkateak
Hauek izan dira Tolosako azken alkateak:
Kultura
Euskara
Tolosan hitz egiten den euskara gipuzkeraren barne dagoen Tolosaldeko euskarari dagokio. Tolosarekin batera, 28i herrik osatzen dute Tolosaldeko hizkerari dagokion hiztun komunitatea. Eskualdeko berezko hizkera horren erabilera maila probintzia osoko altuenen artean dago.
Batez beste, 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 72,3 euskaldunak ziren, % 13,2 ia-euskaldunak eta % 14,5 erdaldunak. Nolanahi ere, euskarari dagokionez, alde handiak daude udalerri jendetsuen eta txikien artean. Ia erabat euskalduntzat har daitezke herririk txikienak. Euskaldun kopururik txikiena zeukan udalerrian ere, Zizurkilen, euskalduntzat zuten beren burua biztanleen % 64k.
Eustaten arabera, 2016an herritarren % 70,94 euskalduna zen.
Jaialdiak
Hainbat jaialdi ospatzen dira urtean zehar Tolosan. Besteak beste, Tolosako Abesbatza Lehiaketa, Titirijai Jaialdia, Amalur Jardunaldiak, Eskultur Astea, Tolosandblues eta bi urtez behin ospatzen den Bonberenea Sutan jaialdia aipa daitezke.
Jaiak
Tolosako inauteriak
Tolosako inauteriak urtero ospatzen diren festak dira eta inauteri gehienetan bezala, Pazkoa da erreferentzia data zehazteko. Tolosan ematen den gertaera sozial eta kultural garrantzitsuena da.
Tolosako San Joanak
Udako solstizioaren eta Joan Bataiatzailearen egunaren inguruan ospatzen diren festak dira. Festetako elementu batzuk Ekainak 23ko San Joan sua, eta Ekainak 24ko Udal agintarien segizioa, prozesioa, Bordondantza eta Eskopetarien konpainiak dira besteak beste.
Tolosako kulturgile esanguratsuak
Musika
Tolosak ere musikari dagokionez bere pertsonai eta talde ezagunak ditu.
Felipe Gorriti Osanbela (Tolosa 1839-1896) Musikari eta musikagile bikainen maisu ospetsu eta aholkulari izan zen. Jaiotzez Huarte arakildarra izan arren 1867tik Tolosan gauzatu zuen bere obra eskerga guztia. Andra Mari kaperako maisu, organojole famatua, Udal-banda eta Akademiako zuzendari eta hirurehunen bat musika konposizioren egile. Hauetatik eduki erlijiosozkoak azpimarra daitezke: mezak, miserereak, moteteak... Konposizio alorrean nazioarteko zazpi sari lortu zituen. Tolosako herriak eskertu nahiz, Plaza bati bere izena jarri zion.
Eduardo Mokoroa Arbilla (Tolosa 1867-1959) Musikagile, organista eta kapera-maisu. Gorritiren dizipulu gogokoa eta bere obraren jarraitzaile jaioa. 1886ean Udal-banda eta Akademiako zuzendari, Andra Mari Kaperako maisu, organo eskola baten sortzailea eta organista ospetsua izan zen. Belgikan bi aldiz saritutako musikagilea, ehunen bat obra erlijioso, profano eta operistiko sortu zituen. 1910ean Tolosako Orfeoia sortu zuen. Udalak seme kuttun izendatu zuen eta Rondilla kalean bere bustoa ezarri zuen lorategi txiki batean. Donostiako Orfeoiak, ohorezko zuzendari izendatu zuen eta Alfonso X Jakitunaren Gurutzea ere badauka.
Ignacio Mokoroa Danborenea (Tolosa 1902-1979). Aurrekoaren semea. Organista eta musikagilea. 21 urte dituenean, Madrileko San José Elizako eta Real Cinemako organojole izendatzen dute, 1953ean, Tolosako Andra Mari elizako organista postua lortu zuen. Musika erlijioso eta profanoaren egile. Errotaria eta Nere Maitena, preziatzen den abesbatzak bere errepertorioan dauzkan obrak dira.
Gloria Vignau de Duñabeitia (Tolosa, 1902- XXXX) Piano jolea izan zen eta Pedro Gorostola, Conchita Superviva eta Mº Angeles Plariagarekin batera ibili zen atzerrira egindako ibilaldietan. Donostiako Musika Kulturako Elkarteko lehendakaria izan zen.
Javier Bello-Portu Orkestra zuzendari, konpositore eta musikologo. Mokoroa anaien jarraitzaile, 1943an Felipe Gorritei Eskolania fundatu eta bere lehen zuzendari izan zen. Easo korua, Donostiako kontserbatorioko Orkestra eta 1963tik Iruñeko Santa Zezili Orkestra zuzendu izan ditu ere. Pays Basque, Aoulé eta Llanto por Martin Zalakain de Urbia kantak konposatu ditu. Juan Ignacio Uria Epelderekin batera, Loiolako Musika Erromantikoko Nazioarteko Jaialdiaren sustatzailea izan zen.
Juan Azaldegi Rezola (Tolosa 1924- Bartzelona 2014). Inazio Mokoroaren ikasle eta Felipe Gorriti Eskolaniaren zuzendari ordea. 1955an Sydneyko ST. Mary`s koruaren zuzendaria, 1957an Sydneyko Philarmonic Orquestraren zuzendari. 19759an Adelaide Philarmonic Societyren zuzendari eta 1970n Australiatik itzuli zen musika jardueretatik erretiratua.
Carmen Okariz Alvarez (Tolosa 1927-XXXX) Piano irakasle eta kontzertista. Armonia Inazio Mokoroarekin ikasi zuen. 13 urterekin piano-irakasle karrera amaierako lehen saria lortu zuen. Ber ahots konposizioetatik Pájaro prisionero, Sueño, Nada y Al viento nocturno azpimarragarrienak dira. Kontzertu ugari eman ditu.
Salustiano Balza Eguren (Tolosa 1934-1984) Mokoroatarren ikasle eta Santa Maria elizakoko organista. Oinkari koruaren zuzendaria eta piano irakaslea Udal Musika akademian.
Ainhoa Arteta (1964) opera abeslaria
Bide Ertzean
Deabruak Teilatuetan
Desordutan
Bonberenea txaranga
Glaukoma
Tolosako Musika Banda
Tolosako ereserkia
Elkarteak
Galtzaundi Euskara Elkartea
Tolosako Ekinbide Etxea /CIT
Gastronomia
Tolosako babarruna
Tolosar ospetsuak
Felipe Gorriti Osanbela (1839-1896) Musikari eta musikagile bikainen maisua
Eduardo Mokoroa Arbilla (1867-1959) Musikagile, organista eta kapera-maisua.
Ignacio Mokoroa Danborenea (1902-1979). Organista eta musikagilea.
Gloria Vignau de Duñabeitia (1902- ?) Piano jole, Donostiako Musika Kulturako Elkarteko lehendakaria.
Javier Bello-Portu
Juan Azaldegi Rezola (1924- Bartzelona 2014) orkrestra zuzendaria.
Carmen Okariz Alvarez (1927-?) Piano irakasle eta kontzertista.
Salustiano Balza Eguren (1934-1984) Mokoroatarren ikasle eta Santa Maria elizakoko organista.
Anjeles Iztueta Azkue (1954) matematikaria eta hezkuntza sailburu ohia Eusko Jaurlaritzan
Ainhoa Arteta (1964) opera abeslaria
Arte plastikoa
Gregorio Hombrados Oñatibia
Juanito Lope
Matxin Labaien Sansinenea
José Llanos Aramburu
José Luis Longaron
Iñaki Epelde Mundiñano (Tolosa 1958-2013)
Arantxa Orbegozo (Txitxi)
Literatura
Antonio Mº Labaien Toledo
Jose Mª Iturralde Uria
Arantxa Iturbe
Karlos Linazasoro
Kirolariak
Periko Alonso
Xabi Alonso
Edurne Pasaban
Lara Arruabarrena
Ikertzaileak
Mattin Aiestaran (1991) arkeologoa, Irulegiko eskua aurkitu zuen taldekoa
Ondasun nabarmenak
Kultura ondasunak
Otsabio-Zarateko Estazio Megalitikoa
Aldundiaren jauregia (XIX. mendea). Triangelu plazan dago. Barrenatxoenea edo Portaletxe etxearen orubean dago eraikia, estilo Neoklasiko isabelinoan, eta laukizuzen luzanga da oinplanoaren forma. Antzinako harresiaren lerroari jarraituz eraikita dago, eta, beraz, fatxada alde zaharreko kaleekiko perpendikularra du eraikin honek. 80ko hamarkadan goitik behera berritu zuten, kultur etxea izan zedin (Antonio Maria Labaien Kultur Etxea da). 1844 eta 1854 artean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza izan zen.
Andia dorrea: kale nagusiko 17 zk.-n dago. Gaur egun, Erdi Aroko eraikinetik, zimenduez gain, armarria eta bi gargola gelditzen dira. Domenjón González de Andia, —ezizenez "Gipuzkoako Erregea"—, bizi izan zen han.
Aranburu jauregia (XVII. mendea), barroko estilokoa. Eraikin irregularra da, eta lau isurkiko teilatua du. Aurrealdeko fatxada apaindura gutxikoa da. Miguel Aranburu legelariaren armarria du (Gipuzkoako foruen bilduma idatzi zuen, 1697an).
Arrameleko San Joan Kapera (1850): arramele auzoan, estilo neoklasikoan dago egina.
Atodo jauregia (XVI. mendea). kale Nagusian, 35 zk.-n. Estilo errenazentistakoa, handia, eta fatxada, harlanduz egina, harburu zizelkatuek eusten dioten aleroi bikoitzez babestua dago. Eskuz landutako burdinazko balkoi ederrak ditu oin nagusian, eta azken oinean arku beheratuek osatutako hogei zulo simetriko. Armarri artistikoa: bi haur postura panpoxean, arrapala-lehoi bat erakusten dutela. Fermin Atodo konde palatinoaren jaiotetxea da. Hura Tolosako tertzioen kapitaina izan zen 1558an, eta Erroman Filipe II.aren enbaxadore.
Berdura plaza (1899). Tolosako azokaren kokalekuetako bat. Alde Zaharrean dago. Estalduraren egitura burdinazkoa da, eta gaina kristalezkoa du. Barazkien, loreen eta landareen azoka da.
Bonberenea etxe okupatua, musika kontzertu ugari eta mota askotako kultur ekintzak burutu ohi dira.
Corpus Christi eliza: kondeko aldaparen eta Sakramentinoen aldaparen artean dagoen eliza.
Errota: Santa Maria elizaren alboan dagoen XIV. mendeko errota da. Gaur egun haur-liburutegia eta taberna da.
Gaztelako atea. Triangelu plazan dagoen sarrera-arkua handia da, eta kokatua dago Erdi Aroaz geroztik harresian Tolosatik Gaztela aldera joateko atea zegoen leku berean.
Idiakez jauregia (XVII. mendea), barroko estilokoa, eta oinplano zatikatu eta interesgarria duena. Bertan bizi izan zen Felix Maria Samaniego idazle alegialari guardiarra, 1775. urtean hiriko alkate izendatu zutenean.
Iturriza jauregia, XVI. mende bukaerakoa.
Kultur Etxea (XIX. mendekoa). Laukizuzen luzexka itxurako oina du eta garai bateko harresien lekuan dago. Horren ondorioz, Alde Zaharreko Arostegieta eta Errementeri kaleen hegoalderako bidea mozten du. Berpizkunde isabeldar estilokoa, laurogeiko hamarkadan guztiz berritua izan zen Kultur Etxea egiteko asmotan. 1844–1854 bitartean Gipuzkoako Diputazioaren egoitza izan zen.
Justizia jauregia edo Topic (1853): Euskal Herria plazak lauki arkupedunaren alde bat betetzen du eta alde bakoitzak 50 metro ditu. Estilo neoklasikoa du plaza guztiak, eta jauregia banandu ezina bada ere, ikusgarriagoa da material hobeak, eta inguruko etxeak ez bezala, bi solairu baititu, hiru eduki beharrean. Ataria arkupeduna da, beheko oinean kare-harrizko harlanduz dago egina fatxada. Unanue eta Eskoriatza bertako arkitektoak dira egileak. Epaitegi horretako kartzelan konposatu zuen Jose Maria Iparragirre koblariak amaren omenezko "Nere amak baleki" zortziko hunkigarria. 2009. urtetik aurrera, Topic, Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroaren eta Tolosako Ekinbide Etxearen egoitza da. Europa osoan txotxongilo artearentzat zentro integral bakarra.
Gipuzkoako Artxibo Orokorra: 1904an Kortazar arkitektoak eraikia, Gipuzkoa osoan hormigoiz eraiki zen lehenbiziko eraikinetako bat izan zen. Jada XVI. mendetik aurrera Tolosa udalerria Probintzia Artxibategiaren egoitza zen, aurretik elizan zegoen
Gorrotxategi museoa: XIV. eta XIX. mendeen artean gozogintzan erabiltzen zituzten lan teknikak ikusgai daude.
Lapaza etxea: XVIII. mendeko eraikina da.
Naparzubia: Erdi Arotik Tolosatik Nafarrora joateko edota etortzeko erabili izan den zubia.
Plaza Berria: XVIII. mendean Tolosako Alde Zaharran eratutako plaza da.
San Frantzisko eliza eta komentua: Gaztelara zihoan antzinako Errege Bidean dago. Oinplano basilikala du eta 1676 urtealdera Nikolas Zumeta eta Agustin Lizarragak eraiki zuten. Bertako aldaree nagusiko erretaula eeta Antiatarren kapera nabarmentzekoak dira.
Santa Klara komentua eta eliza: klarisatar mojen XVIII. mendeko zenobio barrokoa. Urreztatutako txurrigeratar-rokoko erretaula nagusia du.
Santa Maria eliza: gaur egungo eraikina XVIII. mendekoa da eta 1.630 m²-ko azalera du. Antzinako eraikina 1503ko suteak kaltetu eta diru falta zela eta, 1548. urterarte ezin izan zitzaien berreraikitze lanei ekin. 1761an Martin Karrerak gaur egungo aurrealda eraiki zuen. XIX. mendean Silvestre Pérezek eraldaketa neoklasikoak gehitu zizkion.
San Migel eliza: Aldaba auzoan dagoen eliza.
Triangelu plaza: Tolosako bizitza sozialaren erdigunea, bertan urtero Ostegun Gizen egunez Tolosako inauteriei hasiera ematen zaie.
Tolosako zezen plaza: 1903ko ekainaren 24an inauguratua. Egun hartan Bombita zezenlariak toreatzea espero zen baina Bonarillo eta Guerreritok ordezkatu zuten.
Tolosako udaletxea: 1657–1672 artean eraikitako barroko estiloko ateztatuko behe solairua eta burdin landuzko balkoiak dituen eraikina. Juan Arburola harginaren lana da.
Uzturreko dorrea. 1846ko urriaren 5ean martxan jarria, Madril-Irun ibilbideko telegrafo optikoa da, Gaztelako Telegrafo optikoaren ibilbidean kokatua dago. Ibilbide honetan horrelako 52 dorre existitu ziren, uzturrekoa izanik biziraunduenetariko bat.
Zerkausia: Tolosako eraikin eta ikur herrikoi nabarmenetakoa, 1899–1900 artean Juan Alejandro Mujika arkitektoak proiektatu zuen.
San Blas ermita: Tolosako San Blas auzoan aurkitzen den ermita bat da, Amarotz auzotik gora habiatuta. Ermita txiki bat da baina zeresan handia duena herrian, San Blas-eko festak ospatzen dira bertan, famatuak diren erroskilak salduz.
Zubiak
Gaur egun Tolosa udalerriaren lursailetan 37 zubi daude, 4 multzotan banatuak zeharkatzen dituzten ibai eta erreken arabera: Oria ibaia, Elduaien erreka, Araxes ibaia eta Albiztur erreka.
Antzinakoenak eta historikoki garrantzitsuenak Arrameleko zubia eta Naparzubia dira, Erdi Aroan jatorria baidute. Gaur egun berrigoak diren Armeria zubia, Zubiberria, Berazubiko zubia, Norvegiarren zubia eta Irurramendiko edo SAMeko zubiak ere udalerriaren erdiguneko egunerokotasunean berebiziko garrantzia dute.
Parkeak
Zabalarreta. Zabalarretako parkea lorategi pribatu bat zen XIX. mendearen erdialdera. Ladislao Zabala Salazar, Villafuertesko kondearen semea, Gipuzkoako ahaldun nagusi eta Tolosako alkate izandakoa 1874an, Victoria de Larreta andrearekin ezkondu zen. Finka bat sortu zuten eta bi abizenak lotuta jarri zioten izena jabetzari; basetxea eta zuhaiztia zeuzkaten. Trazaduragatik eta dauden espezie anitz eta garrantzitsuengatik, Zabalarretakoa da herriko parke nagusienetako bat. Erabilera publikoa 1980an eman zitzaion eta, etxebizitza berriak eraiki zituztenean, erabaki zuten parkearen jatorrizko osaerari eustea eta berdegunea parke eta lorategiak zaintzeko udal zerbitzuan sartzea. parkean zuhaitz handiak eta zelaiak dira nagusi. Zuhaitzei dagokienez, garrantzitsuenak dira Atlaseko bi zedroak (Libanotik ekarritako hazi batetik sortuak dira eta 40 metor inguru dauzkate) eta indigaztainondoak. Zabalarretako parkeko zedroak dira Tolosako zuhaitzik zaharrenak: 165 urte inguru dauzkate. Zedro horiek zuhaitz biblikoak dira, jatorriz Turkia, Siria eta Libanokoak (Libanoko banderak zedro bat dauka).
Zumardiaundia. Dokumentu batzuen arabera, 1618. urtetik 1622. urtera Igarondo burdinola eta errota zeuden lekuan behin baino gehiagoan hartu zuten esku, Elduain ibaiko terraza batean: muino bat kendu zuten, lurra lautzeko, eta intxaurrondo baso bat moztu zuten, 50 lizar, makal eta zumar jaratzeko, lerrokatuta. hala, harresiz kanpoko eremu bat moldatu zuten, udaran jendea ibil zedin. zumardiaundia asko aldatu da historian, hirigintza eta zuhaitz aletik: independentziaren gerraren ondoren berraldatu egin behar izan zuten goitik behera, frantsesen zaldiek zuhaitzen azala txikitu zutelako; 1844an, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zutenean, hobetu eta handitu egin zuten; eta 1849. eta 1853. urteen artean izan zen handien: 17.880 m2.
Elosegi Parkea. Zedro, altzifre, haritz, pago eta ezki baso bat da, muxar, saguzar eta hainbat urlehortar eta zomorroren babeslekua. Pierre Ducasse paisajista frantses ospetsuak diseinatutako lorategi baten goiko aldea zen; lorategi haren zenbait elementu ikusgai dauzkagu oraindik ere: urmael bat, bide bihurriak, glorietak, bi iturri, bi minarete eta haitzulo bat. Lorategia San Frantzisko pasealekuan XIX. mende amaieran eraikitako Maritxo-Enea jauregitxoari zegokion; etxea La Casualidad txapel fabrika sortu zuen Elosegi familiarena zen.
Iuarramendi. Iurramendiko oinetxean, arbustuz inguratutako zelaietan paseatzerakoan, utzi irudimenari hegan egiten. Muino hori lurraldeko leinu zaharrenaren kokaleku izan zen. Handik jaitsi zen 1212an Joanes de Iurramendi, zaldi gainean, navas de tolosako batailan Nafarroako erregeen tropekin borroka egiteko prest. Urte batzuk geroago haren biloba Catalina atera zen handik, dotore-dotore jantzita, Joan de idiakezekin ezkontzeko. Senar-emazte horien seme izan zen Alonso de Idiakez, Carlos V. erregearen idazkaria.
Tolosako Ingurumen Zentroa
Tolosako Ingurumen Zentroa 1994an jarri zuten martxan, Zuloaga Txiki Ingurumen Eskola izenarekin. Ordudanik, jarduerak dibertsifikatu egin dituzte, baina eutsi egin diote eramangarritasunaren aldeko konpromisoari; gainera, arreta berezia eskaintzen diete Tolosako eta Tolosaldeako biztanleei. Alde horretatik, helburu nagusiaren lema da "orokorrean pentsatu eta tokan jardun". Gauzak horrela, ekiteko heztea da zentroaren nortasunaren ardatza.
Zehazki, eskolaren helburuak hauek dira: ingurumenaren alde jarduteko premiaz jendea jabearaztea, eskola umeentzako hezkuntza programak egitea, herritarrei gaur egungo ingurumen gaien berri ematea eta Tolosaldea ingurumen aldetik erreferente izatea.
Parke naturalak eta babesturiko naturguneak
a) Hernio Gatzume KBE
Asteasu (Andazarrate), Larraul, Alkiza, Hernialde, Tolosa (Aldaba eta Urkizutik), Albiztur eta Bidania-Goiatz. Toki hauetatik gertura daiteke Hernio Gatzumeko KBE-ra.
Hernioko mendigunea ere oparoa da historia, usadio eta kondaira kontuetan. Gune natural zoragarri hori mendizale eta txangozale askoren topalekua da. Gailur ezagunenak Ernio (1.075 m.), Mako (1.066 m.), Uraitz (1.018 m.) eta Erniozabal (1.018 m.) dira. Mendi lerro berean, Intxur (765 m.) izeneko tontorrean, burdin Aroko defentsarako barrtui baten aztarnak geratzen dira. Gailurretatik gertuago Mendikuteko (803 m.) gotorlekua dago, XI–XII. mendeen artean eraikia. Gotorlekua eta ondoko kobazuloa hainbat kondairaren eszenatoki dira.
b) Aralarko Parke Naturala
Aralarreko parkea magikoa eta esanguratsua da. Kare harrizko mendiguneak, ibaiak eta errekastoak, landaretza eta fauna aberatsa, mitoak eta kondairak, hura dena ikustean bisitariak liluratuak geratzen dira. Altuera, zabalera, luzoruaren erabilera eta balio naturalei dagokienez Aralar mendigune gailurrak zapaltzeko, ordea, eskarmentu pixka bat behar da. Tontor guztien artean, Txindokiko silueta nabarmentzen da (1.346 m.) Euskal herriko tontor ezagunenetako bat inondik ere.
Mendigunearen erdialdea larrerako erabiltzen da. Bertan dabilen aziendari dagokionez, inguruan pilatzen diren monumentu megalitikoen kopuru nabarmena ikusi besterik ez dago hori horrela izan dela baieztatzeko: domneak, tumuluak, mairu-baratzeak eta menhirrak.
c) Araxes ibaia KBE (Natura 2000 Sarea)
Ibai hau Nafarroan jaiotzen da, Beteluko herrigunetik gertu. Harana Aralar mendilerroaren eta Uli-Orexa mendien artean dago sartaldean, Gipuzkoan. Hirigune txikiak biltzen ditu, populazio sakabanatuarekin eta landa-giro nabarmenarekin. Azpiegitura handirik ez dagoenez, industriak eta hirigune handiak azken zatietan bakarrik agertzen baitira, balio ekologiko handiko haran bat eratzen da, Araxes ibaia bera ardatz duena.
Ibarreko egungo landaredian baso-paisaia da nagusi, landaretza naturaleko orban ugari baitaude: pagadiak dira nagusi goiko aldeetan eta laiotzako mazeletan, hariztiak eta hostozabalen baso mistoak tarteko altitudekoetan, eta artadi kantauriarra kota txikietan eta eguteretan. Koniferoen baso-landaketak ere ugariak dira, bailara osoan sakabanatuta dauden masen itxurakoak; aldiz, belardiak eta larreak nagusi dira biztanleguneetatik gertu eta behealdean. Araxes ibaiaren ibilguari berari dagokionez, ibaiertzeko landaredi naturalean sahats-oihanpe ugariko haltzadiak dira nagusi. Pagadiak eta hostozabalen baso mistoak laiotzetako haltzadiekin lotzen dira; artadiak eta gailurreko baso mistoak, berriz, eguteretan eta ibaiak zeharkatzen dituen kareharrizko paredoietan. Era berean, landa-eremu batzuek landazabal atlantiko izaera ematen diote paisaiari. Eta ez ditzagun ahaztu kultura-ondarearen elementu arkeologikoak, eraikuntzakoak eta immaterialak, bi haranetan presentzia nabarmena dutenak eta paisaia-animaliak testuinguru osoenean eratzen laguntzen dutenak .
Paisaia: haraneko paisaia ur-ibilguek kareharrizko arrokak nagusi diren erliebe menditsu baten gainean egiten duten higadura indartsuak markatzen du. Paisaia natural horri gehitu beharko litzaizkioke leku horretako biztanleen ahaleginak, beren baliabide naturalak etengabe aprobetxatzeko, ingurunearen zailtasun eta mugekin borrokan: aldizkako uholdeak, giro hezea eta argi gutxikoa, malda eta arrokatasunarekin lotutako ezegonkortasuna, eta abar.
Kalitatea eta garrantzia: "Araxes Ibaia/Río Araxes" KBEak fauna- eta flora-balio eta -interes handiko enklabeak ditu. Bertan, Europar Batasunaren Intereseko Habitatak daude, hala nola haltzadiak eta lizardiak; intereseko arrain-komunitate bat du (Habitatei buruzko Zuzentarauaren II. eranskinean eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legean jasotako espezieekin), hala nola loina edo madrilla (Parachondrostoma miegii) eta EAEko fauna mehatxatuaren katalogoan sartutako fauna-espezieen populazioak, bereziki interes bereziko eremua delako espezie horientzat, hala nola Bisoi europarra (Mustela lutreola) eta Desman piriniarra (Galemys pyrenaicus).
Kalteberatasuna: ibaiaren behealdean badira industria batzuk, batez ere paper-fabrikak (antzinako Araxes paper-fabrika), aldian-aldian ibaira isurketak egiten dituztenak; horrek indize biologikoak galtzea eta arrain-faunaren komunitatea sinplifikatzea dakar. Araxesen ibilguaren estutasunak eta harkaiztasunak, ur-emariaren gorabeherekin batera, ibaia ibai-komunikaziorako bide gisa aprobetxatzea eragotzi dute. Aldiz, aprobetxamendu hidroelektrikoa ahalbidetu dute, presa, ubide eta zentral txiki gisa. Ur horien izaera kementsuak ere mesede egin die arrain-jarduerei, eta, horregatik, hainbat arrantza-barruti eratu dira, amuarrain arrunta harrapatzea (Salmo trutta morpha fario) ardatz hartuta, eta amuarrain ostadarrarekin (Oncorhynchus mykiss) birpopulatzeak egiten dira, Gipuzkoako arrantzaleen artean tradizio handiko ibai-eremua eratuz.
d) Albizturko Douglas Izeia
Izeia aurkitzen den lekura iristeko, Tolosatik Azpeitira doan bidea hartu behar da. Intxur-alde izeneko etxeraino iritsi eta ezkerretara ateratzen den hormigoizko bidea hartu. Mendi magaletik gora 20 minutu ibili ondoren, oinezkoentzako bidezidor bat ikusiko dugu, eta bidexka horren amaieran, aipatutako Douglas izeia aurkituko dugu.
Zuhaitz hau izei multzo baten erdian kokatua da, baina 20 inguru dira bere tamainarengatik bereizten direnak. Erreka baten aldamenean kokatua den zuhaitz dotore honek 55 metroko altuera du, 16 solairuko etxe baten altuera, alegia. Bere enborra ere izugarria da, besoak zabaldutako bi pertsonen artean ere ezin baita erabat inguratu.
e) Imazen Pagoa (Altzo)
Altzoko pagoa izen bereko udalerriaren lursailetan dagoen pago bat da. Pago arrunt (Fagus sylvatica) espezieko zuhaitza da. Gaur egun itxura bikaina du: 1,30 metroko enbor perimetroa du, 22,73 metroko garaiera, 28,51 metroko adaburua, eta 2015eko azaroaren 16an 180 urteko adina zuen. Enbor anitzeko zuhaitza izan litekeela uste da.
Kokagunea, herrigunetik kanpo dago, mendian, Gaztaina-Motzeta basoan eta jabetza pribatuko lursailean, Oiarbide baserritik 150 metrora. Itsas mailatik 381,711 metroko garaieran dago.
Historia, 1836an Manuel Antonio Imatz bertsolariak landatua izan zen, alegia ezkondu zen urtean bertan. Bertsolariak leku hau bere jabetzako sagastia eta kisutegia zeudelako hautatu zuen. Imaz gizon fina zen. 1967an Antonio Zabala tolosar jesuitak Diario Vasco egunkarian pago honi buruzko artikulua idaztean, honakoa aipatu zuen:
Zabalaren ustez «Imazek pago hau bere bizitza eta bizilekuaren ikur gisa maitatu zuen». Bestalde, Zabala iraganeko sagastiak pinudi bilakatu izanaz ere kexatu zen.
Imaz bertsolariak zuhaitza asko maite zuen, haren enborra maiz neurtzeko adina. Horretarako, garaiko usadiozko bere gerriko luzea kendu eta haretxekin enborra neurtzen omen zuen, ondoren etxera joan, eta bertan zuen neurri handiko barrika baten neurriekin parekatuz, zuhaitza zenbat zentimetro handitu zen jakitea lortzen zuen.
Pagoa kimatua izan zen, Imaz bizi zela edo ondoren izan zen ez da jakiten, eta, ondorioz, barnetik usteltzen hasi zen. Orduan, Zabalak zioenez, "bertsolariaren bilobak zuhaitzaren adaburura igo eta tartea harriz eta lurrez bete zuten. Eta pagoa, eskerturik, goitik osatutako zauri bat balitz bezala itxi omen zen".
Kirmen Uribe ondarroar idazle eta olerkariak ere ohoretu zuen bere «Bitartean heldu eskutik» liburuan, «Pagoa» izeneko olerkian.
f) Uzturre
Uzturre mendia Gipuzkoan dago, Tolosaldean hain zuzen ere. Uzturrek 730 metroko garaiera du. 43° 09′ 19″ N, 2° 02′ 46″ W.
Uzturre mendirako ibilbidean zehar nahiz gailurretik goza daitekeen paisaia ederrarengatik ospetsua da Tolosa.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
Bibliografia
Ikus, gainera
Tolosa Okzitania
Anjeles Iztueta Azkue
Kanpo estekak
Tolosako albisteak Atarian
Tolosako Udalaren webgunea
Tolosaldeari buruzko webgunea
Federico de Zavala eta Juan Garmendia Larrañaga (itzultzailea: Jon Urrutia): Tolosa hiriko monografia historikoa, Donostia, Eusko Ikaskuntza, 2007.
Garmendia Larrañaga, Juan: Tolosa zahar-berriak. Sobre el ayer de Tolosa. Tolosa: Tolosako udala, 2004.
Pablo Gorosabel: Bosquejo de las antigüedades, gobierno, administración y otras cosas notables de la villa de Tolosa, Ingeba. Gipuzkoako Klasikoak.
Irma Goikoetxea Gazpio eta Juan Inazio Elosegi Aldasoro: Tolosako leku izenak + Tolosako baserri guztien argazkiak. Tolosa: Udala, 2006. Hemen eskuragarri.
Tolosako nazioarteko txontxogilo zentroa
Tolosa |
13682 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Arangiz | Arangiz | Arangiz (ofizialki Aránguiz / Arangiz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. Gasteiz iparraldean dago, Ihurre, Abetxuku, Araka eta Mendigurenen ondoan. 511 metrotara dago. Gasteiz hirigunetik 6,5 kilometrora dago ipar-mendebaldeko norabidean. Iruñea eta Bilboko autobideak batzen diren lotunetik gertu dago eta 1975 arte Foronda udalerriko auzoa izan zen.
Demografia eta biztanleria
Ondasun nabarmenak
San Pedroko elizak elementu gotikoak eta erromanikoak ditu. Elizaren erretaulak barrokoak dira.
Jaiak
Herriak ekainaren 29an ospatzen ditu jaiak.
Kanpo estekak
Gasteizko herriak
Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua (Gasteiz)
Gasteizko kontzejuak |
13408 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Sant%20Antoni%20de%20Vilamajor | Sant Antoni de Vilamajor | Sant Antoni de Vilamajor Kataluniako udalerria da, Vallès Oriental eskualdean eta Bartzelonako probintzian kokatua. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 5.444 biztanle zituen. 13,7 km²-ko azalera du.
Demografia
Ikus, gainera
Bartzelonako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Udalaren webgunea.
Vallès Orientaleko udalerriak
Bartzelonako udalerriak |
2314 | https://eu.wikipedia.org/wiki/987 | 987 |
Gertaerak
Hughes Capet Frantziako errege hautatu zuten. Ondorioz, Kapetar dinastia hasi zen, eta Karlomagnorena, karolingiar dinastia, iraungi zen.
Jaiotzak
Ibn Hayyan, andalustar historialari musulmana (h. 1075).
Heriotzak
Maiatzaren 21a - Luis V.a Frantziakoa, Mendebaldeko Frantziako erregea.
Kanpo estekak |
10986 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Cracker | Cracker | Cracker terminoak (ingelesetik crack, apurtu) zenbait adiera ditu.
Cracker bat sistema informatiko baten segurtasuna urratu nahi duen pertsona da, hacker baten antzera; baina horrek ez bezala, onura pertsonalak edota sistema mintzea ditu helburu. Hitza "criminal hacker"-etik dator, eta hacker-en defentsa bezala 1985an sortu zen hitza, jendearen erabilera ezegokia zela eta. Cracker hauek egiten dituzten ekintzak mingarriak eta legez kanpokoak izan ohi dira.
Cracker hitza crack informatikoak diseinatzen dituztenak definitzeko ere erabiltzen da. Crack hauek software edo hardwarearen berezko funtzionamendua aldatzeko balio dute, horren erabiltzailearentzako mingarriak izan gabe. Adiera hau hacker kontzeptutik gertu dagoela esan daiteke, pertsonak programa edo hardwarearen funtzionamendua ezagutzeko interesa duela kontuan izanez. Lan hauek normalean alderantzizko ingeniaritza bitartez egiten dituzte. Ezin da esan ekintza hauek legez kanpokoak direnik, nahiz eta crack hauek banatzea izan litekeen.
Kanpo estekak
Informatikako terminologia
Segurtasun informatikoa |
End of preview. Expand in Data Studio
README.md exists but content is empty.
- Downloads last month
- 8